73. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak Tafallako Udalean: Kultur Etxeko - Musika Eskolako atezaina eta Haur Eskolako zerbitzu anitzetako enplegatua

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 2an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak betetzeko, merezimendu-lehiaketaren bidez , aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-orrian), onetsi zen onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, deialdi batean, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion sarrera-prozeduran. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez (deialdiaren fitxan argitaratu ziren irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an, hurrenez hurren), onetsi ziren behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, betiere betetzen bazituzten deialdian eskatutako baldintzak, eta lekurik bazuten deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek funtzionario izendatzea edo lan-kontratudun finko gisa kontratatzea eta jarraian adierazitako lanpostuak esleitzea.

–Alkatetzak 2025eko martxoaren 12an emandako 545. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

Lehenbizikoa.–Honako izangai hauek Tafallako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun izendatzea, Haur Eskolako zerbitzu anitzetako lanpostuak betetzeko:

ANA ISABEL ELRIO DEL RIO

MIREN KOLDOBIKE PEREZ DE IRIARTE RUIZ

Bigarrena.–Lanpostu hutsak esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

Zk.

HURRENKERA ZK.

IZENA

PLAZAREN
ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

2.

ELRIO DEL RIO, ANA ISABEL

2013-04-06

Haur eskolako zerb. anitzetakoa

D

Lan-kontratuduna

Osoa

3.

PEREZ DE IRIARTE RUIZ, MIREN KOLDOBIKE

2014-04-06

Haur eskolako zerb. anitzetakoa

D

Lan-kontratuduna

Partziala

Hirugarrena.–Izangaiek 2025eko martxoaren 21ean sinatu beharko dute dagokien lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaiak ez badira egun horretan lanpostuaz jabetzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan–, eskubide guztiak galduko dituzte Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun izateko.

–Alkatetzak 2025eko martxoaren 13an emandako 555. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

Lehenbizikoa.–Fernando Martinez Guillen Tafallako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, Kultur Etxeko - Musika Eskolako atezainaren lanpostuan jarduteko.

Bigarrena.–Fernando Martinez Guilleni esleitzea hutsik geratu den plaza (06.5.17 plaza zenbakia, Kultur Etxeko - Musika Eskolako atezaina, D maila, funtzionarioen araubidean).

Hirugarrena.–Izangaiak 2025eko martxoaren 21ean jabetu behar du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko funtzionario izateko.

Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2504401