2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen lanposturako bigarren izendapen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko martxoaren 31n egindako bilkuran:
Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 44 lanpostu sartzeko prozeduraren bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdian puntuaziorik handienak lortu zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera. Izendapena Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 27an hartutako erabakiaren bidez [JOB 27-NOV-24 (17/RH)] egin zen, 2024ko 258. NAOn, abenduaren 20koan, argitaratua.
Ebazpen horretan María Rosario Amadoz Muruzabalen izendapena eten egin zen ezinbesteko kasu baten ondorioz, arrazoi hori desagertu arte. Alabaina, gero eskabide bat igorri zuen, zeinetan jakitera eman zuen 2024ko abenduaren 20an hartuko zuela erretiroa. Halaber, eten egiten zen Jokin Osete Ardanazen izendapena ezinbesteko kasu baten ondorioz.
Bestalde, aipatutako akordioan izendatutako pertsonen artean, honako hauei borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaren jabetza hartu eta egun horretatik aitzina: Xabier Akerreta Rodríguez, María Pilar González Iñigo, María Pilar Ochoa Nieva, José Julian Eraso Mortalena, Xabier Moreno Macuso, Eva Cuesta Alcalá, José Antonio Salguero Pérez, Francisco Javier Andráiz Labairu, María Laura Tejada Salvatierra eta Roberto Rípodas Ezkurra.
Era berean, behin ezinbesteko kasua desagertuta, 2025eko urtarrilaren 20ko [JOB 20-ENE-25 (9/RH)] Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez izendatua izan zen Jokin Osete Ardanáz.
Borondatezko eszedentziak eman ondoren lanpostu hutsak betetzeko izendapena proposatu eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko otsailaren 10eko erabaki bidez [JOB 10-FEB-25 (9/RH)] izendatu ziren honako hauek: Miren Eukene Madoz Sánchez, Josune Jiménez Unanua, Ricardo Chocarro Losantos, Raúl García Morales, María Amelia Pantoja Casas, Alberto Etxarte Zambrano, José María Lebrón Zunzarren, Juan María Recalde Arretxea, María Águeda Anaya Huarte, Luis Urzainki Beorlegui eta Joaquín Berrueza Ugarte.
Beste alde batetik, Jokin Osete Ardanázek borondatezko eszedentzia eskatu zuen, eta eman zitzaion, postua noiz hartu eta hortik aitzina. Era berean otsailaren 10ean izendatutakoen artetik honako hauek eskatu zuten borondatezko eszedentzia, eta eman zitzaien, postua noiz hartu eta hortik aitzina: Josune Jiménez Unanua, Luis Urzainki Beorlegui, Ricardo Chocarro Losantos, Joaquín Berrueza Ugarte, María Águeda Anaya Huarte, Miren Eukene Madoz Sánchez eta Alberto Etxarte Zambrano.
Beraz, azaldutako arrazoiengatik, hautapen epaimahaiak beste izendapen osagarri proposamen bat egin zuen lanpostu hutsak betetzeko, honako hauendako: Carlos Ayucar Escobar, Mario Vuillermoz Millán, Arantza Izcue Isturiz, María Jesús Goya Tellechea, Javier Ortega Gómez, Francisco Javier Imirizaldu Ferreras, Mikel Esnaola Alegría eta Fernando López Buceta.
Proposatutakoen artean, Carlos Ayucar Escobarrek eskabidea aurkeztu zuen 2025eko martxoaren 25ean, esleitutako lanpostuari uko egiteko.
Beste alde batetik, Arantza Izcue Isturizek eta Fernando López Bucetak ez dute eskaturiko agiririk aurkeztu eta beraz, ezin izanen dira izendatu.
Bestalde, Mikel Esnaola Alegría eta María Jesús Goya Tellecheak alegatu dute ezinbesteko kasuen ondorioz ezin izan dituztela eskatutako agiriak aurkeztu horretarako ezarritako epean.
Gainerako izangaiek epearen barruan aurkeztu dituzte eskatutako agiriak, eta egiaztatu da eskatutako betekizunak betetzen dituztela. Hori horrela, egokia da izendapena egitea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Mario Vuillermoz, Javier Ortega Gómez eta Francisco Javier Imirizaldu Ferreras, eta honako plaza huts hauek esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
UDAL-INSTALAZIOETAKO FUNTZIONAMENDUKO LAGUNTZAILEA | MARIO VUILLERMOZ MILLÁN | 1-402900-236 |
JAVIER ORTEGA GÓMEZ | 1-402900-88 |
FRANCISCO JAVIER IMIRIZALDU FERRERAS | 1-402900-80 |
2. Agintzea izendatutako izangaiek 2025eko maiatzaren 5ean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.
3. Epearen zenbaketa etetea Mikel Esnaola Alegríaren eta María Jesús Goya Tellechearen kasuan, egiaztatu dituzten ezinbesteko egoerek dirauten bitartean.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
5. Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko martxoaren 31n.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2504973