73. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Administrari laguntzailearen lanposturako hirugarren izendapen osagarria

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko martxoaren 31n egindako bilkuran:

Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, administrari laguntzailearen 18 lanpostu sartzeko prozeduraren bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdian puntuaziorik handienak lortu zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera. Izendapena Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko urriaren 7an hartutako erabakiaren bidez [JOB 07-OCT-24 (19/RH)] egin zen, 2024ko 217. NAOn, urriaren 25ekoan, argitaratua.

Gero, izendatutako zenbait pertsonari borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik, horien artean Itxaso Oscoz Jáureguiri; horren ondorioz, Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko abenduaren 16an hartutako erabakiaren bidez [JOB 16-DIC-24 (15/RH)] Amets Anabitarte Ayanzen izendapena egin zen, 2024ko 262. NAOn, abenduaren 27koan, argitaratua.

Era berean, Amets Anabitarte Ayanzek ere borondatezko eszedentzia eskatu zuen eta eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu eta egun horretatik aitzina, eta beraz, María Irene Echegoyen Irazustaren izendapena proposatu zen eta Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez [JOB 10-FEB-25 (11/RH)] izendatua izan zen.

Ondoren, María Irene Echegoyen Irazustak ere eskatu du borondatezko eszedentzia beste Administrazio batean lanean aritzeagatik, eta eman zaio, lanpostuaren jabetza noiz hartu eta egun horretatik aitzina; beraz, hautapen batzordeak beste izendapen osagarri bat proposatu zuen María Emma Mateos Iturmendiren alde.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea María Emma Mateos Iturmendi, 1-400000-50 funtzionario-plaza esleituta.

2. Agintzea izendatutako izangaiak 2025eko maiatzaren 5ean hartu beharko duela lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

4. Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko martxoaren 31n.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2504972