2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Ofizial administraria-ofizial administrari osagarriduna lanposturako hirugarren izendapen osagarria
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko martxoaren 31n egindako bilkuran:
Bat etorriz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoarekin, eta Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsitakoaren arabera, ofizial administrariaren eta ofizial administrari osagarridunaren 14 lanpostu sartzeko prozeduraren bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2022ko 254. NAOn, abenduaren 19koan. Lanpostu horiek aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari zegozkion. Behin lanpostu horiek betetzeko hautapen-prozesua bukatuta, hautaketa-epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu zuen deialdian puntuaziorik handienak lortu zituzten izangaien alde, deialdian eskainitako lanpostu kopuruaren arabera. Izendapena Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko urriaren 7an hartutako erabakiaren bidez [JOB 07-OCT-24 (19/RH)] egin zen, 2024ko 217. NAOn, urriaren 25ekoan, argitaratua.
Izendatutakoen artean, María Águeda Anaya Huartek borondatezko eszedentzia eskatu zuen lanpostua noiz hartu eta egun horretatik aitzina, eta beraz, Alejandra Villanueva Esáin izendatu zen 2024ko abenduaren 16ko Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez [JOB 16-DIC-24 (15/RH)].
Era berean, erabaki horren bidez egin zen Laura Toni Morenoren eta Tania Rodríguez Garcíaren izendapena, deialdian bi plaza gehiago sartu baitziren.
Izendapen horren ondoren, Tania Rodríguez Garcíak, Alejandra Villanueva Esáinek eta Laura Toni Morenok borondatezko eszedentzia eskatu zuten beste Administrazio batean lanean egoteagatik, eta eman zitzaien, lanpostua hartu eta egun horretatik aitzina, eta izendapenerako proposatu ziren eta izendatu ziren Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez [10-FEB-25 (10/RH)] honako hauek: Joaquín Berrueza Ugarte, Isabel Conejero Velázquez eta Beatriz Lusarreta Arlegui.
Era berean, Beatriz Lusarreta Arleguik eta Joaquín Berrueza Ugartek ere eskatu dute eta eman zaie borondatezko eszedentzia, lanpostua hartu eta egun horretatik aitzina, eta beraz, hautapen epaimahaiak beste izendapen-proposamen osagarri bat egin zuen Leire Gambra Sanzen eta Asunción Flamarique Casanovaren alde.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Leire Gambra Sanz eta Asunción Flamarique Casanova, eta honako plaza hauek esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:
LANPOSTUA | IZENDATUA | ESLEITUTAKO PLAZA |
OFIZIAL ADMINISTRARIA - OFIZIAL ADMINISTRARI OSAGARRIDUNA | LEIRE GAMBRA SANZ | 1-300100-59 |
ASUNCIÓN FLAMARIQUE CASANOVA | 1-300300-10 |
2. Agintzea izendatutako izangaiek 2025eko maiatzaren 5ean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko martxoaren 31n.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2504971