73. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udalaren udaletxeko mantentze-lanetako arduradun lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2025eko martxoaren 31n:

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2023ko azaroaren 14an emandako ebazpenaren bidez onetsi zuen Iruñeko Udalaren udaletxeko mantentze-lanetako arduradun lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 30ekoan, argitaratu baitzen.

Giza Baliabideetako zuzendariaren 2024ko irailaren 27ko ebazpenaren bidez onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta 2024ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17koan, argitaratu zen.

Behin prozesua amaituta eta tribunal kalifikatzaileak aktak bidalita, proba gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda igorrita Giza Baliabideetako zuzendariari, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, espediente osoarekin batera,

EBATZI DUT:

1. Troyas Garcia, Joseba Andoni izendatzea Iruñeko Udalaren udaletxeko mantentze-lanetako arduradun lanpostua betetzeko (407800-1 plaza zk.). Izendatutako izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena jaso eta hortik aitzina. Aipatutako lanpostuan aritzeko epea gehienez ere 6 urte naturalekoa izanen da.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es/eu, argitaratzea.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko martxoaren 31n.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2504968