73. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LANA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko udalaren zerbitzuko administrari laguntzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidean. Piedramillerako, Muesko eta Sorladako udaletan ere jardungo du. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Lanako Udalak, 2024ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Lanako Udalaren zerbitzuko administrari laguntzailearen lanpostu bat, funtzionarioen araubidean. Piedramillerako, Muesko eta Sorladako udaletan ere jardungo du. Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 7koan.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, deialdiaren 4.3 oinarri arautzailean xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak eta aplikatzekoa den gainerako araudiak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

CABRERA VILLA CARLA MARICELA

ERRAZKIN RONKAL NATALIA

FERNÁNDEZ DE LAS HERAS ANDUEZA OIHANE

GAINZA ENCINA LAURA

GALDEANO LANDER M.ª LOURDES

GARCÍA BERRIO LEIRE

HERRERAS ROIG IHUDITH

IZCUE CHOURRAUT AMAYA

LARA PÉREZ IRENE

LARRÁYOZ MARTÍNEZ ITZIAR

LARRÁYOZ MARTÍNEZ MAITANE

MAEZTU LÓPEZ M.ª CODÉS

MARTÍN ECHEVERRÍA BORJA

MENDOZA AGUILAR ANDREA NATALI

PIÉROLA GALDEANO NEREA

SALSAMENDI AZCONA LETICIA

SANTAMARÍA BAINES GEMA

TELLO SÁNCHEZ VIRGINIA

TERÉ OLAIZ BORJA

TORRES INDURAIN ALFREDO

VIDAURRETA DE LA CRUZ RICARDO

Baztertuak:

Inor ez.

Bigarrena.–Honako hau izanen da epaimahaiaren osaera:

–Epaimahaiburua: Joaquín Lana Marquínez, Sorladako udaleko alkate udalburua.

–Ordezko epaimahaiburua: Jose Miguel Gaviria Redondo, Lanako Udaleko alkateordea.

–1. epaimahaikidea: Sara Lana Cambra, Eulateko Udaleko idazkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: M.ª Elena García San Segundo, Azketako Udaleko idazkaria.

–2. epaimahaikidea: Joaquín Legarda, Carcarko Udaleko idazkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Concepción López Azanza, Abartzuzako Udaleko idazkaria.

–3. epaimahaikidea: Lidia Arbizu Andueza, Antzingo Udaleko administrari laguntzailea.

–Ordezko epaimahaikidea: Idoia Piudo Castellón, Etaiuko Udaleko administrari laguntzailea.

–Epaimahaikide idazkaria: Jose Miguel Corres Botella, Lanako Udaleko idazkaria.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Asunción Gil Barnó, Vianako Udaleko idazkaria.

Hirugarrena.–Adieraztea oposizioko lehen ariketa 2025eko maiatzaren 6an eginen dela, 10:00etan, Biloriako Kontzejuaren aretoan: La Fuente kalea 41, lehen solairua, Biloria (Lana ibarra).

Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela nortasun agiri nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen bertze identifikazio agiri bat. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lanan, 2025eko martxoaren 31n.–Alkatea, José Javier Galdeano Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2504958