73. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BASABURUA

Deialdia, lanpostu huts bat bete dadin merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Garbiketako 4. lanposturako izendapena

Alkatetzaren abenduaren 12ko 143/2024 Ebazpenaren bidez, garbiketako 4. lanpostua betetzeko izendapena onetsi zen, Basaburuko Udalaren zerbitzura jarduteko. Hori guztia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan; hain zuzen ere, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak.

Hala, Maite Azpiroz Barberia izendatzen da langile lan-kontratudun finko, garbiketako 4. lanpostua betetzeko, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako.

Lanpostuaz jabetu beharko du 2024ko abenduaren 26a baino lehen.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Basaburuan, 2025eko otsailaren 6an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2504994