1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
348/2025 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez hauteskundeetarako deialdia egiten baita Elizondoko osasun-eskualde oinarrizkoko zuzendaria hautatzeko prozeduraren barnean.
Osasun-eskualde oinarrizkoko zuzendariak izendatzeko prozedura arautzen duen azaroaren 2ko 217/1994 Foru Dekretuarekin bat etorriz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari dagokio osasun-eskualde oinarrizkoko zuzendaria izendatzea, behin alegatzen diren merezimenduak baloratu ondoren, foru dekretu horretan ezarritako prozedurari jarraituz, hiru hautagairen artetik, zeinak aukeratuko baitira kasuan kasuko osasun-eskualde oinarrizkoari atxikitako osasun-langileen artean, kasuan kasuko osasun-eskualde oinarrizkoko plantillak proposatuta, boto pertsonal eta sekretuaren bidez, Eskualdeko Osasun Kontseiluari entzun ondoren.
Prozedura horrek bi fase izanen ditu:
a) Hiru hautagaiak proposatzeko hauteskunde prozesu laburtua.
b) Proposatzen diren hautagaiek alegatutako merezimenduak baloratzeko fasea, zeinetan jarraituko baitzaio aipatutako foru dekretuaren eranskineko baremoari.
Ulertu behar da prozedura hori zati batean aldatu dela, lanpostu hori bete dezaketen profesionalei dagokienez, irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi zirenean Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak. Izan ere, 20.2 artikuluak honako hau dio: "Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeetako Zuzendaritzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketako zuzendaritzaren ebazpenaren bidez eginen da, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzak proposaturik, oinarrizko osasun laguntzari atxikitako osasun arloko profesionalen artetik aukeratuta".
Gaur egun, hutsik dago Elizondoko osasun-eskualde oinarrizkoko zuzendaritza, eta zenbait izangai daude lanpostu hori betetzeko. Beraz, egokia da araudi horretan ezarritako prozedura hastea, eta, lehenik eta behin, hauteskundeetarako deialdia egitea, taldeko kide bakoitzak gehienez 3 hautagai aukera ditzan, sufragio pertsonal, zuzeneko, libre eta sekretu bidez, osasun-eskualde oinarrizko plantillako fakultatibo finkoen artean.
Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Hauteskundeetarako deialdia egitea hiru hautagai aukeratzeko, sufragio pertsonal, zuzeneko, libre eta sekretu bidez, haietako batek Elizondoko osasun-eskualde oinarrizkoko zuzendaritza bete dezan.
2. Bozketa 2025eko ekainaren 12an eginen da, ordutegi eta zentro hauetan:
–8:00etatik 11:30era Elizondoko osasun-etxean.
–13:00etatik 15:30era, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Profesionalen Zerbitzuan, Oliveto kondearen eraikineko 6. solairuan (Iruña, Bakearen plaza z.g.).
3. Osaera hau izanen du hauteskunde prozesua gainbegiratuko duen Hauteskunde Batzordeak:
–Batzordeko burua: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea.
–Batzordeko kidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua.
–Idazkaria: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzuko burua.
4. Hautagaitzak aurkezten ahalko dira ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost eguneko epean. Horretarako, eskabide orokor bat bete beharko da Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan, herritarren arretarako bulegoan edo erregistro orokor elektronikoan, Hauteskunde Batzordera zuzenduta (Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Profesionalen Zerbitzua, Oliveto kondearen eraikineko 6. solairua. Iruña, Bakearen plaza z.g.).
Hautagaitzarekin batera, aurkeztu beharko dira alegatzen diren eta, hala badagokio, baloratuko diren merezimenduen egiaztagiriak. Ondorio horietarako, nahikoa da kopia soilak aurkeztea. Alabaina, horrek ez du bazter uzten haien inguruan behar adina ikerketa eta egiaztapen egiteko aukera. Ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako emandako zerbitzuak agiri bidez justifikatzea.
Epe berean, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak jendaurrean jarriko ditu hautesleen eta hautagaien zerrendak, bai osasun-etxeko iragarki-taulan, bai Elizondoko osasun-eskualde oinarrizkoko kontsultategikoan, eta 5 eguneko epea emanen du akatsak zuzentzeko eskatzeko.
5. Bozketa egunean bertan, Hauteskunde Mahaia eratuko da, zeina bozketa-lokal batetik bestera joanen baita. Honako hauek osatuko dute mahaia:
–Burua: osasun-eskualde oinarrizkoan boto-eskubidea duten langileen artean, zaharrena.
–Kidea: osasun-eskualde oinarrizkoan boto-eskubidea duten langileen artean, gazteena.
–Kidea: Foru Komunitateko Administrazioko letradu bat, idazkari-lanak eginen dituena. Ondorio horretarako, Jaime Araujo Egaña jauna eta Maite Fernandez Baraibar andrea izendatzen dira idazkari titular eta idazkari ordezko, hurrenez hurren (biak dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikariak –arlo juridikoa–).
6. Bozketa boto sufragio pertsonal, zuzeneko, libre eta sekretu bidez eginen da, eta taldeko kide bakoitzak gehienez 3 hautagai aukeratzen ahalko ditu. Bozketa amaitu ondoren, Hauteskunde Mahaiak botoen zenbaketa eta dagokion akta eginen du, hiru kopiatan, non bozketaren emaitza jasoko baita. Aktaren kopia bat bozketa egin den zentroko iragarki-taulan argitaratuko da, beste bat Hauteskunde Batzordeari igorriko zaio, eta azkena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari.
7. Hautaketaren emaitzak jaso eta hamar eguneko epean, kalifikazio epaimahai bat eratuko da merezimenduak baloratzeko. Honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburu titularra: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria.
–Ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea.
–Epaimahaikide titularra: Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailea.
–Ordezko epaimahaikidea: osasun kudeaketako teknikari bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
–Epaimahaikide titularra: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.
–Ordezko epaimahaikidea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.
–Epaimahaikide titularra: kasu honetako oinarrizko osasun laguntzako zuzendariordea.
–Ordezko epaimahaikidea: osasun kudeaketako teknikari bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
–Idazkari titularra: Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuko burua.
–Ordezkoa: Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuko atalburu bat.
8. Erreklamazio bat egin nahi izanez gero hautagaien aldarrikapenaren kontra, mahaiaren osaeraren kontra, bozketaren kontra, hautetsien aldarrikapenaren kontra edo fase horri dagokion beste edozein gairen kontra, Hauteskunde Batzordeari egin beharko zaio, aurkaratutako egintza gertatu eta 48 orduko epean. Aurkeztu eta 48 orduko epean ebatzi beharko dira.
9. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzailetzari eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuari; Hauteskunde Batzordeko kideei, Hauteskunde Mahaiko kideei eta kalifikazio epaimahaiko kideei, jakinaren gainean egon daitezen.
10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
11. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko martxoaren 31n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2504977