73. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko azaroaren 26an hartua, deklaratzen duena Nafarroako Unibertsitate Publikoan unibertsitate-masterreko titulu ofizial bat azkentzen dela.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskatu dio Nafarroako Gobernuari Ekonomia Zirkularreko unibertsitate-masterra azkentzeko, irakasten dena Errioxako Unibertsitatean, Lleidako Unibertsitatean, Zaragozako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (RUCT kodea: 4317543).

Eskaera horren arrazoia da 2024ko ekainaren 12ko Gobernu Erabakiaren bidez baimendu zela titulazio horretarako 60 ECTSko ikasketa-plan berri bat, irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuan xedatutakora egokitzeko (unibertsitateko irakaskuntzen antolamendua eta haien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen ditu errege dekretu horrek).

Era berean, Unibertsitateko zuzendari nagusiak titulazio hori azkentzearen aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Ekonomia Zirkularreko unibertsitate-masterra azkentzea, irakasten dena Errioxako Unibertsitatean, Lleidako Unibertsitatean, Zaragozako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (RUCT kodea: 4317543).

2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrera eta Unibertsitateetako Ministeriora igortzea, gero Espainiako Gobernuari bidal diezaion master hori azkentzeko proposamena, eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan baja eman diezaion.

3. Erabaki hau Unibertsitateko Zerbitzura eta Unibertsitateko Atalera igortzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko martxoaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2504554