73. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

29/2025 FORU DEKRETUA, martxoaren 26koa, kargutik kentzen duena José Ramón García de Eulate Jiménez jauna, Analisi eta Prospekzioko Bulegoko zuzendari kudeatzailea. Erakunde autonomo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago.

Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoaren Estatutuek, zeinak urriaren 11ko 217/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitziren, 11. artikuluan xedatzen dute ezen Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzailea libreki izendatuko eta kargutik kenduko duela Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2025eko martxoaren 26an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea José Ramón García de Eulate Jiménez jauna, Analisi eta Prospekzioko Bulegoko zuzendari kudeatzailea, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2025eko apirilaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, beraz, zuzendari kudeatzaile gisa arituko den azken eguna 2025eko apirilaren 1a izanen da. Erakunde autonomo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Analisi eta Prospekzio Bulegora, Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2504562