72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren fitxan 2025eko urtarrilaren 3an argitaratutako izendapen proposamenaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 27ko 4064/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 19koa), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordeen hamahiru lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi horren barruan, Jon Andoni Díez de Ure Eraul jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen proposamenaren aurka, zeina 2025eko urtarrilaren 3an argitaratu baitzen deialdiaren fitxan.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2025eko abenduaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2504503