6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
BARDEAKO UBIDEAREN 1. UREZTATZAILE ELKARTEA
Batzar nagusi arrunta
Honen bidez aditzera eman dizuegu batzar nagusi arruntera dei egiten zaiela Bardeako Ubideko Lehenengo Eremu Ureztagarriko I. eta II. Sektoreetan dauden lurzatietako jabeei (1. Ureztatzaile Elkartea). Zangozako kultur etxean izanen da (prestakuntza gela), 2025eko apirilaren 26an: 19:30ean, lehendabiziko deialdian, eta 20:00etan, bigarren deialdian. Honako gai-zerrenda hau landuko da:
1. Aurreko batzarraren akta irakurtzea eta, egoki bada, onestea.
2. 2024ko ekitaldirako kontuak aurkeztea eta, egoki bada, onestea.
3. 2025eko ekitaldirako kontuak aurkeztea eta, egoki bada, onestea.
4. Ureztapena modernizatzea. Onestea, egoki bada, baimena ematea batzarrari, modernizatzea aurrera eramateko urratsak egiten has dadin.
5. Batzarreko burutzaren txostenak.
6. Galderak eta iradokizunak.
Zangozan, 2025eko apirilaren 6an.–Lehendakaria, Felipe Pérez de Ciriza Alegría.
OHARRAK:
1.–Gogoan izan garrantzitsua dela laboreen aitorpena egitea, nahiz eta ureztatzeko asmorik ez izan.
2.–Erretenak garbitzea (25. artikulua). Erabiltzaileek nahitaez garbitu behar dituzte erretenak. Hortaz, garbitu ezean, sindikatuak garbituko ditu, baina ureztaketa egin ez duen ureztatzaileak lan horiengatik ordaindu beharko du.
Iragarkiaren kodea: P2505359