72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Erregerenako Mankomunitateko Batzarrak, 2025eko martxoaren 18an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Erregerenako Mankomunitatearen 2025eko aurrekontua, exekuzio oinarriekin batera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Eugiko kontzeju-etxean eta Baztango udaletxean egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Eugin, 2025eko martxoaren 18an.–Mankomunitateko burua, Eduardo Rodriguez Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2504203