72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Oinarriko datuen aldaketa, Errezuko 1. poligonoko 280. lurzatian. Hasierako onespena

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 32.7 artikuluan ezarritakoarekin bat, Alkatetzaren 2025eko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez abiatu da Lurralde Aberastasunaren Erregistroko oinarrizko datuak aldatzeko espedientea, honako honi dagokionez: Errezuko 1. poligonoko 280. lurzatia, "Deierriko ezezagunen" izenean agertzen dena.

Iragarki honen bidez ebazpenaren berri ematen zaie interesdunei, honako hau argitarako eta hilabeteko epean alegazioak aurkez ditzaten eta Errezuko 1. poligonoko 280. lurzatiari dagokion jabetza titulua eta beharrezkotzat jotzen dituzten gainerako agiriak ekar ditzaten.

Aritzalan (Deierri), 2025eko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2504515