2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Gorozingo ue-gro-7 unitatea birpartzelatzeko proiektua. Behin betiko onespena
Deierriko Udalak, Alkatetzak 2025eko martxoaren 20an emandako ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi zuen:
Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Gorozingo ue-gro-7 unitatea birpartzelatzeko proiektua. Proiektua hasiera batez onetsi zen Alkatetzaren 2021eko apirilaren 7ko ebazpen baten bidez, eta 2021eko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 22an.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea birpartzelazio espedientearen behin betiko onespena, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei.
Hirugarrena.–Ebazpen hau administrazio bidean irmotzen denean, Jabetza Erregistrora igortzea Udaleko Idazkaritzak emandako ziurtagiria, bai eta proiektuaren ale bat ere, behar bezala eginbidetua, inskriba dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin (legegintzako foru dekretuaren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina).
Aritzalan (Deierri), 2025eko martxoaren 24an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2504428