72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, industrialdeko AR-2 eremuko 1. sektoreko Plan Partzialean. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko martxoaren 20an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Plan Partziala aldatzea Elkano-Ibiriku-Eguesko industrialdeko AR-2 eremuko 1. sektorean, Lakarri kirol klubak sustaturik. Hori guztia, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2504582