2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Hiri-jarduketarako plan berezia; Hirigune Historikoko Plan Bereziko UE-19
exekuzio-unitatearen eremua aldatzea. Hasierako onespena
Zangozako Udalak, 2025eko otsailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:
1.–Hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, helburu duena Zangozako Hirigune Historikoko Plan Bereziko hiri-lurzoru finkatugabeko UE-10 unitatearen eremua aldatzea, unitateko horren eremutik kanpo uzteko 5. poligonoko 1351 eta 1204 lurzatiak, bat etorriz Francisco Agustín Francés arkitektoak idatzitako agiriarekin (agiri hori espedientean sartuta dago eta 2025eko urtarrileko data du).
2.–Espedientea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Jendaurreko aldia ikusirik, Udalak behin betiko onetsiko du, bidezko aldaketekin batera, behar izanez gero.
Zangozan, 2025eko martxoaren 24an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2504416