2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Planeamenduko hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 1132. lurzatian. Hasierako onespena
2025eko martxoaren 26ko osoko bilkuraren erabaki baten bidez, erabaki zen hasiera batez onestea Intermalta SA merkataritza-sozietateak aurkeztutako planeamenduko hirigintza-hitzarmenaren proposamena eta jendaurrean jartzea. Helburua da Udalaren hirigintza-plangintza aldatzea, sozietate horrek San Adriango 1. poligonoko 1132. katastro-lurzatian dituen instalazioak handitu eta hobetu ahal izateko.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bateginaren 25.1 artikuluari (testu bategin hori onetsi zen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluari (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera arte, 8:30etik 13:30era.
San Adrianen, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2504756