1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
703/2025 EBAZPENA, 2025eko apirilaren 4koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko OLko teknikari izateko 3 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko maiatzaren 10ean emandako 1069/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko OLko teknikari izateko 3 lanpostu (A maila) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Aipatutako ebazpena 2024ko maiatzaren 23an argitaratu zen, 106 zenbakiko NAOan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2025eko ekainaren 25ean emandako 1383/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi ziren. Aipatutako ebazpena 2024ko uztailaren 15ean argitaratu zen, 144 zenbakiko NAOan.
Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 4.4 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, proba non eta noiz eginen den adierazita eta Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztuta.
Kontuan harturik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, Informatika Zerbitzuko OLko teknikari izateko hiru lanpostu (A maila) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.
Bigarrena.–Proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2025eko maiatzaren 16an izanen da, ostiralarekin, 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 021. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.
Probarako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Nortasuna esandako dokumentuen bidez egiaztatzen ez dutenak edo probara agertzen ez direnak probatik kanpo geldituko dira.
Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzailearen osaera zehaztea, zeina II. eranskin gisa atxiki baita.
Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan. Halaber, interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka zilegi dutela aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025eko apirilaren 4an.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.
I. ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN INFORMATIKA ZERBITZUKO OL-KO TEKNIKARI IZATEKO 3 LANPOSTU (A MAILA) BARNE IGOERAKO PROZEDURA MURRIZTUAN ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAN ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
Onartuak:
ALLUE GUZMAN, ROBERTO
AMATRIAIN MARTINEZ, JOSE MARIA
ECAY TORRES, RAUL
NAVASCUES PUYADA, JAVIER
Baztertuak:
Deialdiaren xede den lanpostuan funtzionario izendatuak izateagatik:
CARRILLO REDIN, PEDRO JAVIER
LATASA ECHANIZ, FELIX
LEZAUN ECHAURI, IOSU EDER
II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA
–Epaimahaiburua: Edurne Barrenechea Tartas, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Garapen Digitaleko errektoreordea.
–Ordezko epaimahaiburua: Miguel Pagola Barrio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Transformazio Digitalaren Arloko zuzendaria.
–Epaimahaikidea: Juan Ramón Bastarrica Larrauri, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko zuzendaria.
–Ordezko epaimahaikidea: Francisco José Abadía Pérez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: Fernando Izco García, Nafarroako Foru Komunitateko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikaria.
–Ordezko epaimahaikidea: José Manuel Vázquez López, Nafarroako Foru Komunitateko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuko Lurraldeko Informazio Sistemen Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: José Ángel Arrechea Irigoyen, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Ataleko OLko teknikaria (Informatika Zerbitzua).
–Ordezko epaimahaikidea: María Gema Aldaz Semberoiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Ataleko OLko teknikaria (Informatika Zerbitzua).
–Epaimahaikide idazkaria: Carlos Alonso Vega, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko Campuseko Zerbitzuen Ataleko burua, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
–Ordezko epaimahaikide idazkaria: José Miguel Bobadilla Rodríguez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Ataleko OLko teknikaria (Informatika Zerbitzua), Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.
Iragarkiaren kodea: F2505325