72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Alegazioak ezestea eta "Ilundaingo errotaren ibai-erreserba (Runa 2025 proiektua. B.8 ekintza)" obrak egiteko proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea

Iruñeko Udalak, 2025eko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-ABR-25 (5/CU).

«Ikusi da Ilundaingo errotaren ibai-erreserbaren proiektuak (Runa 2025 proiektua. B.8 ekintza) ukitutako ondasun, eskubide eta jabeen zerrenda zehatza eta indibidualizatua. Hasiera batez onetsi zen 2025eko otsailaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez; aurkeztutako alegazioak ikusita, eta bat etorriz espedientean jasotako dokumentazioarekin eta 2025eko martxoaren 28an egindako txosten juridikoarekin,

ERABAKITZEN DA:

1.–Ezestea José Luis Osaba Roncalek "PROMOCIONES OCEC SA" sozietatearen izenean eta María Sagrario Juana Martínez de Irujo Cenozek, María Yoldi Martínez de Irujok eta Ana Yoldi Martínez de Irujok aurkeztutako alegazioak, erantsitako txostenean jasotako arrazoiengatik.

1. Onestea "Ilundaingo errotaren ibai-erreserba (Runa 2025 proiektua. B.8 ekintza)" obrak egiteko proiektuak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda. Lurrak okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen da. Hona hemen zerrenda:

LURRAK DESJABETZEAK UKITUTAKO TITULARREN, ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA

LURZATIAREN ZENBAKIA

TITULARRA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

(m²)

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Erabilera

PA-1

PROMOCIONES OCEC SA

6.611,18 m²

3

1263

ELKORRA

PA-2

PROMOCIONES OCEC SA

1.612,25 m²

3

1202

ELKORRA

PA-3

GESTIÓN Y EXPANSIÓN INMOBILIARIA CONSULTING SL

(%94,33)

563,41 m²

3

1265

LEHORREKO ALORRA

MARTÍNEZ DE IRUJO CENOZ, MARÍA SAGRARIO JUANA

(%1,89)

YOLDI MARTÍNEZ DE IRUJO, ANA

(%1,89)

YOLDI MARTÍNEZ DE IRUJO, MARÍA

(%1,89)

PA-4

PROMOCIONES OCEC SA

2.965,53 m²

3

1329

ELKORRA

PA-5

PROMOCIONES OCEC SA

3.376,29 m²

3

9034-1

HONDAKINAK

(256,78 m²)

9034-A

ERAIKUNTZA

(218,62 m²)

9034-C

ELKORRA

(3.157,67 m²)

2. Ondasunen eta eskubideen aurreko zerrendan dauden higiezinak okupatzeko beharra deklaratzea.

3. Ahalmena ematea Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako eta Etxebizitzako eta 2023ko Agendako zinegotzi ordezkari José Martín Abaurrea San Juani, Iruñeko Udaleko Hirigintzako Gerentziako gerenteari eta Hirigintzako Zerbitzu Juridikoko zuzendariari, horietako edozeinek sina ditzan okupatu aurreko aktak, adostasunekoak, ordaintzekoak eta okupaziokoak, bai eta desjabetzea gauzatzeko behar den beste edozein dokumentu ere.

4. Nafarroako Gobernuari berriro eskatzea desjabetzeak ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala, kontuan harturik obrak egiteko beharra.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta jakinarazi ezin izan zaienentzat, legeak dioen bezala saiatuta; orobat, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratzea, eta espedienteko interesdunei banan-banan jakinaraztea, beren alegazioei erantzuten dien txostenaren kopiarekin batera».

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarreko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2024ko apirilaren 4an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2505265