72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORORBIAKO KONTZEJUA

Oltza Zendeako Udalaren eskuordetza, Asiaingo errepidea zolatzeko

Iragarki honen bidez jakinarazten da Ororbiako Kontzejuko Batzarrak, 2025eko martxoaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuela onestea Oltza Zendeako Udalak Ororbiako Kontzejuaren alde egindako eskuordetza, "Asiaingo errepidea zolatzeko KYB Suspensions Europe SA enpresaren aurrean" inbertsioa gauzatzeko eskumena baliatzeko.

Eskuordetza hau obraren harrera egintza formalarekin amaituko da, Ororbiako Kontzejuak sustatutako exekuzio proiektua egindakoan.

Obraren harreratik aurrera, azpiegitura kontserbatzeko, mantentzeko eta zaintzeko eskumena Oltza Zendeako Udalari dagokio, bere eskumenen esparruan.

Eskuordetutako eskumena gauzatuko da eskuordetzari buruzko erabakian eta horretarako sinaturiko hitzarmenean ezarri bezala. Aditzera ematen da aipatu eskumena betiere ondoko legediari jarraikiz eginen dela: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30.1 artikulua; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 7. eta 27. artikuluak; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. artikulua eta hurrengoak, eta 47. artikulua eta hurrengoak.

Ororbian, 2025eko martxoaren 28an.–Kontzejuko burua, Jesús Gárriz Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2504911