72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Oizko Udalak, 2025eko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea Oizko balorazio txostena berrikusteko proiektuari.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko foru legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oizen, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Jaime Urroz Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2504770