2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDAZA
Aldaketa, Ubagoko UE-109 exekuzio unitatearen mugaketan. Hasierako onespena
Mendazako Udalak, 2025eko martxoaren 12an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen mugaketa aldatzea Ubagoko UE-109 exekuzio unitatean. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzen denetik aurrera kontatzen hasita, auzotarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak. Espedientea eskura egonen da Udalaren Idazkaritzan eta honako web-orri honetan: www.mendaza.es.
Mendazan, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.
Iragarkiaren kodea: L2504579