72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Aldaketa UR5 arearako hiri-jarduketarako plan berezian. Hasierako onespena

Leringo Udaleko alkateak, 2025eko martxoaren 27ko 103 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Leringo UR5 arearako hiri-jarduketarako plan berezia, Montajes NO&DI SLk eta María Carmen Martínez Abadíak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatutakoa (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lerinen, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2504857