72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Borondatezko birpartzelazio-proiektua eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Larraungo alkate udalburuak, 2025eko martxoaren 20ko 2025/13 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zituen Alliko AU1/483 unitaterako borondatezko birpartzelazio-proiektua eta kudeaketako hirigintza-hitzarmena, Zabaleta Arangoa familiak sustatuta.

Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Mugiron (Larraun), 2025eko martxoaren 20an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2504415