2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 227. lurzatian. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, alkatetzak 2025eko martxoaren 24an emaniko 2025-0326 ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du Excavaciones Fermín Osés SLk 1. poligonoko 227. lurzatian sustatutako xehetasun-azterketa, ezarritako lerrokaduren aldaketari buruzkoa, eta indarreko planeamenduan aurreikusitako gehieneko aprobetxamenduari eusten zaio (4905/2024 espedientea).
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L2504569