72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 866. lurzatian. Hasierako onespena

2025eko martxoaren 20an egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zitzaion Etxarri Aranazko 1. poligonoko 866. lurzatiaren hiri jarduketarako plan bereziari.

Sustatzailea Ion Albarracin Igoa da.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Etxarri Aranatzen, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2504532