2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Hiri-jarduketarako plan berezia Zubiriko 27. poligonoko 5. lurzatian. Hasierako onespena
Esteribarko Udalak, alkatetzaren 2025eko martxoaren 25eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi du Zubiriko 27. poligonoko 5. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia. Plan hori Carlos Urzainqui Domínguezek sustatu du, Esteribar etorbideko 12. zenbakiko jabeak ordezkatuz, helbide horretako atarian arkitektura-oztopoak kentzeko eta behar diren baldintzak ezartzeko igogailu bat instalatzeko. Jarduketaren eremua Zubiriko 27. poligonoko 5. lurzatia da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Esteribarren, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2504896