72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

690/2025 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, hautaketa-prozesu baterako deialdia egiten da ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hitzarmen hau garatu dezaten: "Hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsa garatzeko (2025. urtea)".

2025eko martxoaren 31n, Ikerketa Zerbitzuak hautaketa-prozesu baterako deia egiteko eskatu zuen, ikertzaileak kontratatzeko, proiektuko lankide gisa, hitzarmen hau garatu dezaten jarduera zientifiko-teknikoetako kontratu bidez: "Hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsa garatzeko (2025. urtea)". Ikertzaile arduraduna Fernando Mendiola Gonzalo da, unibertsitateko irakasle titularra, Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari atxikia.

Kontuan harturik Irakasle eta Ikertzaileak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Hautaketa-prozesurako deialdi bat eta haren oinarriak onestea. Deialdi horren helburua ikertzaileak lan araubidean kontratatzea da hitzarmen hau garatu dezaten: "Hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsa garatzeko (2025. urtea)".

Bigarrena.–Aditzera ematea ebazpen hau Hautaketa Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari.

Hirugarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Unibertsitatearen iragarki ohol elektroniko ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin.

Iruñean, 2025eko apirilaren 3an.–Ikerketako errektoreordea, Martín Larraza Quintana.

HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIA IKERTZAILEAK LAN ARAUBIDEAN KONTRATATZEKO HITZARMEN HAU GARATU DEZATEN: "HITZARMENA NAFARROAKO GOBERNUAREKIN MEMORIA HISTORIKOAREN DOKUMENTU FUNTSA GARATZEKO (2025. URTEA)"

Hauek dira deialdia arautuko duten,

OINARRIAK

1.–Datu orokorrak.

–Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea ikertzaileak hautatzea da, ondoren lan araubidean kontratatzeko hitzarmen hau garatu dezaten: "Hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsa garatzeko (2025. urtea)".

–Maila profesionala: proiektuko lankidea, batez ere ikerketa-lanetan aritzeko.

–Eginkizunak: Nafarroako errepresio frankistari buruzko informazioa hustu eta haren oinarrizko azterketa egitea, euskarazko dokumentazioa barne; ikertzaileei eta errepresaliatuen senideei arreta ematea, euskaraz eta gaztelaniaz, senideek jasandako errepresio gertaerei buruzko informazioa bilatzeko, eta kudeaketa administratiboko lanetan laguntzea.

–Kontratu mota: kontratazioa jarduera zientifiko-teknikoen kontratuaren modalitatearen bidez eginen da, bat etorriz Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 23 bis artikuluan ezarritakoarekin.

–Iraupena: mugagabea, hitzarmen honi lotua: "Hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsa garatzeko (2025. urtea)".

–Lanaldi mota: osoa.

–Ordainsariak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiak –2017ko maiatzaren 3an Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsitakoak– bere eranskinean ezarritakoak, 2024. urtera egokituak.

Diru-gehigarriak ordaintzeko aukera egonen da proiektuan ezarritako helburuak betez gero. Diru-gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.

–Finantzaketa: hitzarmena Nafarroako Gobernuarekin.

–Argitaratzeko tokiak: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gainera, deialdiarekin lotutako egintza eta ebazpen guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko dira, deialdiari dagokion atalean.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1. Hautaketa-prozesuan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera izanen dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera izanen dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Aurreko apartatuetan sartzen ez diren eta Europar Batasunekoak ez diren izangaiek ere zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta Espainian legezko egoeran badaude eta Espainian bizitzeko eta lan merkatuan mugarik gabe lan egiteko baimena ematen dien dokumentua badute.

b) 16 urte baino gehiago izatea, eta administrazio publikoko langileentzat ezarritako nahitaezko erretirorako adina betea ez izatea.

c) Unibertsitate masterreko titulazio akademiko ofiziala izatea.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetasun-ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Deialdiko xede diren lanpostuen eginkizunak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez izatea.

e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ez egotea epai irmo baten bidez ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira deialdi honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak, bai eta kontratuak dirauen bitartean ere.

3.–Eskaerak.

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hautaketa-prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/oficina/tramites/acceso.do?id=8734&block=PDI-RR-HH–1096&blockType=AREAS–SEDE&entity=1096

Lehenik, "Hasi tramitea" botoia sakatu behar da.

"Erantsi fitxategiak" eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira lanpostu kategoria bakoitzerako:

–Parte hartzeko eskaera.

–Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.

–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.

–Espediente akademikoaren fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.

–EGA tituluaren edo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren titulazio ofizial baliokidearen fotokopia.

–Curriculum vitaea, norberak egoki jotzen dituen merezimenduen egiaztagiriekin batera.

Parte hartzeko eskaeraren eredua esteka honetan dago:

http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/contratacion-personal-investigador.pdf

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, eta, hartan, baztertuak zergatik baztertu dituzten adieraziko da. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

4.2. Ebazpen honen 2.1 oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, baztertzeko arrazoiak izanen dira eskaera epez kanpo aurkeztea edo lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea, eta, gainera, ezin izanen dira zuzendu.

4.3. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean. Ezartzen den epean baztertuak izateko arrazoia konpontzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuak izanen dira hautaketa-prozesutik.

4.4. Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.5. Izangaiak hautaketa-prozesuan onartuen zerrendan egoteak edota hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez du ekarriko inoiz ere Unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.

4.6. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin alderaturik jatorrizko dokumentazioa zehaztugabea, okerra edo faltsua bada, kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du horrek, interesdunak berak sinatuko duen erantzukizunpeko adierazpenarekin bat etorriz.

5.–Hautaketa-prozesua.

Izangaien merezimenduak baloratuko dira, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta I. eranskineko baremoaren arabera.

Izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik baloratuko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Hautaketa Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.

Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.

Hautaketa Batzordeko kide bakoitzak baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izanen da.

6.–Hautaketa-prozesuaren ebazpena.

6.1. Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balorazioa amaitu eta gero, Hautaketa Batzordeak Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.

6.2. Ikerketako errektoreordeak ebazpena emanen du hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da.

6.3. Deialdi honetan sortzen den kontratazio zerrendak 3 urteko indarraldia izanen du, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Indarrean dagoen bitartean, kategoria bera eta ia eginkizun berak dituzten langileak kontratatzeko premia sortzen denean ere erabiltzen ahalko da kontratazio zerrenda hori, proiektu, kontratu, hitzarmen edo katedra baterako edo institutuko edo ikerketa-taldeko funtsetarako izan, betiere zerrendaren ordena errespetatuz.

6.4. Deialdi honen ondoriozko kontratazio zerrendan egonik kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste inongo lanpostutarako kontraturik eskainiko, salbu eta kontratua bukatzeko 15 egun edo gutxiago gelditzen badira.

7.–Hautaketa-batzordea.

Batzordeburua: Nerea Pérez Ibarrola doktorea, irakasle kontratatu iraunkorra, Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak delegatuta.

Idazkaria: Fernando Mendiola Gonzalo doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari atxikia.

Epaimahaikidea: Juan Carlos García Funes, irakasle laguntzaile doktorea, Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari atxikia.

Ordezko hautaketa-batzordea:

Batzordeburua: Gemma Piérola Narvarte, irakasle laguntzaile doktorea, Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari atxikia.

Idazkaria: Roldán Jimeno Aranguren doktorea, unibertsitateko katedraduna, Zuzenbide Sailari atxikia.

Batzordekidea: Daniel Oviedo Silva doktorea, irakasle laguntzaile doktorea, Giza eta Hezkuntza Zientzien Sailari atxikia.

Hautaketa Batzordearen jarduerak, une oro, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dutenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Hautaketa Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

8.–Datu pertsonalen babesa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. Tratamenduaren deskribapena Tratamendu Jardueren Erregistroan dago kontsultatzeko, hemen: https://www.unavarra.es/portal-transparencia/?languageId=100001.

Hautaketa-prozesuetako izangaiei eta NUPeko langileei eraginen die datuen tratamenduak. Datu pertsonal hauek tratatuko dira: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea honako hauek tramitatzea da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

9.–Errekurtsoak.

Hautaketa Batzordeak erabakitzen dituen egintzen aurka zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, betiere ez badira Hautaketa Batzordeak emanak, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA.–IKERTZAILEAK HAUTATZEKO BAREMOA

ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINEN DIREN PROBAK

1. APARTATUA

Puntuak

40

Izangaiaren espediente akademikoa haren batez besteko puntuazioari dagokion proportzioan baloratuko da, 40 punturekin gehienez ere.

Graduaren espediente akademikoa 20 punturekin baloratuko da gehienez ere. Historiako eta Ondareko Graduaren ponderazio faktorea 1 izanen da; Historiako gradu edo lizentziena, 0,5; eta Artearen Historiako eta Geografiako gradu edo lizentziena, 0,25.

Unibertsitate masterraren espediente akademikoa 20 punturekin baloratuko da gehienez ere. Historiako eta Memoriako Unibertsitate Masterraren ponderazio faktorea 1 izanen da; Historia Garaikideko unibertsitate masterrena, 0,75; eta bestelako masterrena, 0,5.

2. APARTATUA

Puntuak

30

–Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsean egindako ikerketa-lanetan kolaboratzeagatik 12 puntu emanen dira gehienez ere (3 puntu lankidetza-bekan aritutako hilabete bakoitzeko, eta 8 puntu Funtsaren enkargu espezifiko baten ondorioz egindako txostenengatik).

–Nafarroako Gerra Zibileko eta frankismoko memoria historikoarekin lotutako elkarte edo erakundeetako proiektuetan, proiektuen kudeaketan, dibulgazioan, memorietan edo antzekoetan izandako lan esperientzia edo lankidetza 12 puntura bitarte baloratuko da: 2 puntu Memoriaren Nafarroako Institutuarekin lankidetzan aritutako hilabete bakoitzeko; 2 puntu beste erakunde eta elkarte batzuekin lankidetzan aritutako urte bakoitzeko (denbora-tarte txikiagoek puntuazio proportzionala emanen dute); 0,5 puntu ematen ahalko dira unean uneko proiektu eta jarduerengatik, kontratu honen xede diren jarduerekiko harremanaren arabera.

–Gerra zibilarekin, frankismoarekin edo trantsizioarekin lotutako historia garaikidearekin lotutako argitalpenak (6 puntu, gehienez): 2 puntu kongresu edo jardunaldietan egindako komunikazioengatik, 3 puntu laneko dokumentuengatik, 3 puntu aldizkari indexatuetako artikuluengatik eta 4 puntu liburuengatik, kontratu honen xede diren jarduerekiko harremanaren arabera.

3. APARTATUA

Puntuak

10

–Euskara jakitea: Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak jasotako mailen arabera baloratuko da. 10 puntu C1 maila izateagatik.

4. APARTATUA

Puntuak

15

–Beste hizkuntza batzuk jakitea:

Ingelesa jakitea: Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak jasotako mailen arabera, honela baloratuko da: 5 puntu (C2 maila), 4 puntu (C1 maila), 3 puntu (B2 maila) eta 2 puntu (B1 maila).

Frantsesa jakitea: Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak jasotako mailen arabera, honela baloratuko da: 2,5 puntu (C2 edo C1 maila), 2 puntu (B2 maila) eta 1 puntu (B1 maila).

Alemana jakitea: Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak jasotako mailen arabera, honela baloratuko da: 2,5 puntu (C2 edo C1 maila), 2 puntu (B2 maila) eta 1 puntu (B1 maila).

–Informatikako eta Kudeaketako ezagutzak, betiere prestakuntza-ikastaroen, masterren eta informazioa eta proiektuak kudeatzen egindako lan jardueraren bidez egiaztatzen ahal badira: 5 puntu gehienez, edukiaren eta iraupenaren arabera.

5. APARTATUA

Puntuak

20

–Aurreko apartatuen baturan puntuazio handiena lortu duten 3 izangaiei elkarrizketa pertsonal bat eginen zaie, betiere apartatu guztien artean 20 puntu lortu badituzte gutxienez. Elkarrizketan kontratuaren xedea diren eginkizunak betetzeko gaitasuna eta eskatutako profilarekiko egokitasuna baloratuko dira.

Hautaketa-prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 40 puntu da.

Hautaketa-prozesuaren azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak 2. apartatuan puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira. Berdinketa badago, 1. apartatuan puntuazio handiena lortzen dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, hautaketa-prozesua zozketaz erabakiko da.

Iragarkiaren kodea: F2505278