72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdia, banakako dirulaguntzak emateko, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko (2025). Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 812978.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/812978).

Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 29ko 2025/48 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak.

Onuradun izan daitezke dirulaguntza jasotzeko egoeran daudenak, deialdiaren 3. puntuan aurreikusten diren inguruabarretan badaude.

Bigarrena.–Xedea.

Ordezko garraiobide irisgarria ematea mugitzeko zailtasunak dituzten Zizur Zendeako bizilagunei, taxi zerbitzuaren bidez.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Dirulaguntzen deialdi publikoa, Zizur Zendean banakako dirulaguntzak emateko, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko (2025).

Laugarrena.–Zenbatekoa.

10.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2025eko azaroaren 30ean bukatuko da.

Gazolatzen, 2025eko otsailaren 5ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2504543