2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aldaketa puntuala Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, Izuko 1. sektorean. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2025eko martxoaren 27an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehendabizikoa.–Hasiera batez onestea aldaketa puntuala Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, Izuko 1. sektorean. Aldaketa José Ángel Remírez de Ganuza Díez de Ulzurrunek eta Elisa Arzoz Carrerak sustatu dute, eta Rafael Rojas Gallardo eta Alberto Valls Blasco arkitektoek sinatu. Orobat, honako baldintza hauek bete beharko dira:
–Udal Plan Orokorrean aldaketa puntuala egitea behin betiko onetsi aurretik, kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat sinatu beharko dute sustatzaileek eta Oltza Zendeako Udalak, aurreikusitako aprobetxamenduaren lagapenaren %10 diruz ordaintzeko baldintzak ezartzeko.
–Halaber, aldaketa-proiektua behin betiko onetsi aurretik, kasua bada, aurkeztutako dokumentazioa zuzendu beharko da, halako moduz non dokumentazio tekniko grafikoa biltzen duten orrietan 4 izkinen koordenatu geografikoak adierazi beharko diren, ETRS89 erreferentziazko sistema geodesikoaren arabera, UTM proiekzioa, 30 iparreko eremua (ETRS89 UTM 30N; kodea: EPSG: 258302); hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa eta Nafarroako hirigintza eta lurralde plangintzarako tresnak aurkezteko formatua arautzen dituen urriaren 16ko 253/2019 Foru Dekretuaren 9 artikuluan.
–Dokumentazio tekniko grafikoaren eta idatziaren ezaugarriek bide eman behar dute inprimatzeko, kopiatzeko, erauzteko eta sinatzeko (ez eskaneatuta). Orobat, balorazio-kodeak erabiliz gero, saihestu behar da kodeok dokumentazio grafikoan gainjartzea.
Bigarrena.–Udal Plan Orokorra aldatzeko espediente osoa jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan argitaratuta, hirigintzako eta ingurumeneko araudi aplikagarria bete beharrez.
Hirugarrena.–Jendaurrean jartzearekin batera, txostenak jasotzea ukitutako kontzejuetatik eta Iruñerriko Mankomunitatetik –udalerri hau bertako kide baita–, planeamenduaren aldaketak ukitutako udal zerbitzu mankomunatuen gainean. Orobat, txostena jasotzea Izuko Kontzejutik, planeamenduak ukitutako udal zerbitzu mankomunatuen gainean.
Orobat, hasiera batean onetsitako Udal Plan Orokorraren aldaketa igortzea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamentura, aldaketak ukitutako Nafarroako Gobernuko departamentuen txostenak jaso ditzan haien eskumeneko gaiei buruz, eta txosten orokorra egin dezan, haien ohartarazpen sektorialak bilduz.
Laugarrena.–Alkateari ahalmena ematea, erabaki hau egokiro betearazteko behar diren jarduketa guztiak gauzatzeko behar den guztia egin dezan.
Oltza zendean, 2025eko martxoaren 31n.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2504954