72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

34-2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, I-De Redes Eléctricas Inteligentes SAk jarria lurraren kontribuzioa dela eta. Interesdunak epatzea

Ikusi da 2025eko martxoaren 17an udal honetako erregistroan sartu zela Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren komunikazio bat, 34-2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso hori Red Eléctrica de España SAk jarri zuen Alkatetzaren 2024ko abenduaren 13ko Ebazpenaren aurka, zeinak ezesten baitzuen Alkatetzak lurraren 2024rako kontribuzioari buruz emandako ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa.

Horiek horrela, 9 egun balioduneko epea ematen zaie espedientean interesa dutenei epaitegi horretan ager daitezen, bat etorriz, ezarrita dagoenarekin Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan.

Biurrun-Olkotzen, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2504400