2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Deialdia, 2005ean dirulaguntzak emateko euskaraz jar daitezen Berriozarko establezimendu eta entitateetako errotulazioak, irudi korporatiboa eta webguneak. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 822925.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/822925).
Deialdi honen xedea da euskara Berriozarko establezimenduetako errotuluetan, irudi korporatiboan eta webguneetan erabiltzeagatik sortutako gastua hein batean finantzatzea.
1. Eskabideak aurkezteko epea: zabalik urte osoan. Lekua: Berriozarko Udaleko Erregistro Elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=247).
2. Aurkeztu beharreko agiriak:
–Eskabide sinatua.
–NANaren kopia.
–Faktura.
–Elementuaren argazkia.
–Webguneen kasuan, memoria.
Eskatzailek euskaratutako elementu berriaren gastuaren %90 jaso ahalko du gehienez, eta 350 euro arte.
Berriozarren, 2025eko martxoaren 5ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2504567