2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
Lavandera kaleko 13,59 metro karraturen kalifikazio juridikoa aldatzea, soberako lurzati deklaratzeko. Hasierako onespena
Beireko Udalak, 2025eko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, aho batez, hasiera batez onestea 13,59 metro karratuko herri-lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa, eta soberako lurzati deklaratzea (Lavandera kalean kokatua dago eta udal titulartasunekoa da). Hortaz, zuzenean besterenduko zaio Jose Lacasta Labariri, ondoko 1. poligonoko 644. lurzatiaren jabea baita.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluekin eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 10. eta 12. artikuluekin.
Beiren, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, María Pilar Sánchez Ongay.
Iragarkiaren kodea: L2504909