72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Xehetasun-azterketa, Beramendiko 2. poligonoko 19. lurzatian, erabilera anitzetarako eraikina egiteko. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2025eko martxoaren 26an egindako batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea Beramendiko 2. poligonoko 19. lurzatirako xehetasun-azterketa, erabilera anitzetarako eraikina egiteko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Basaburuan, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2504846