2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Xehetasun-azterketa, Udabeko Virgen del Rosario kaleko 24an, erabilera anitzetarako eraikina egiteko. Hasierako onespena
Basaburuko Udalak, 2025eko martxoaren 26an egindako batzarrean, erabaki zuen hasiera batez onestea Udabeko Virgen del Rosario kaleko 24rako xehetasun-azterketa, erabilera anitzetarako eraikina egiteko.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Basaburuan, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2504845