72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

684/2025 EBAZPENA, 2025eko apirilaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (B mailakoa) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko maiatzaren 10ean emandako 1070/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Informatika Zerbitzuko OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (B mailakoa) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 106 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko maiatzaren 23an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko ekainaren 25ean emandako 1384/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi ziren. Ebazpen hori 144 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko uztailaren 15ean.

Horretarako ezarritako epean, Enrique López Esquiroz jaunak alegazioak aurkeztu zituen, adierazita onartutakoen behin-behineko zerrendatik kanpo gelditu zela, nahiz eta parte hartzeko eskabidea aurkeztu. Egiaztatu denez López Esquiroz jaunak epe barnean aurkeztu zuela deialdian parte hartzeko eskabidea, eta, halaber, onartua izateko baldintzak betetzen dituela, bidezkoa da onartuen zerrendan sartzea.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 4.4 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, lehenbiziko proba non eta noiz eginen den adierazita eta Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztuta.

Kontuan harturik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, Informatika Zerbitzuko OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (B mailakoa) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.

Bigarrena.–Proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2025eko maiatzaren 14an izanen da (asteazkena), 09:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuan, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Probarako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Nortasuna esandako dokumentuen bidez egiaztatzen ez dutenak edo probara agertzen ez direnak probatik kanpo geldituko dira.

Hirugarrena.–Epaimahai kalifikatzailearen osaera zehaztea, zeina II. eranskin gisa atxiki baita.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan. Halaber, interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka zilegi dutela aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko apirilaren 2an.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.

I. ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN INFORMATIKA ZERBITZUKO OL-KO KUDEAKETARI IZATEKO LANPOSTU BAT (B MAILAKOA) BARNE IGOERAKO PROZEDURA MURRIZTUAN ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAN ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Onartuak:

LÓPEZ ESQUIROZ, ENRIQUE

Baztertuak:

Deialdiaren xede den lanpostu berean funtzionario izendatuak izateagatik:

ALLUE GUZMAN, ROBERTO

ECAY TORRES, RAUL

URTASUN GARRAZA, IÑAKI

Goragoko mailako lanpostu batean funtzionario izendatuak izateagatik eta, horregatik, deitutako lanpostu hutsaren maila berekoa edo beheragokoa izatearen baldintza ez betetzeagatik, deialdiaren 2.1 b) oinarrian adierazten den bezala:

LATASA ECHANIZ, FELIX

LEZAUN ECHAURI, IOSU EDER

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: Edurne Barrenechea Tartas, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Garapen Digitaleko errektoreordea.

Ordezko epaimahaiburua: Miguel Pagola Barrio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Transformazio Digitalaren Arloko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Juan Ramón Bastarrica Larrauri, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaikidea: Francisco José Abadía Pérez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko Kudeaketa Korporatiboaren Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: José Manuel Vázquez López, Nafarroako Foru Komunitateko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuko Lurraldeko Informazio Sistemen Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Fernando Izco García, Nafarroako Foru Komunitateko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiko Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikaria.

–Epaimahaikidea: Eduardo Perales Villena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko Sistemen eta Komunikazioen Ataleko OLko kudeaketaria (Informatika Zerbitzua).

Ordezko epaimahaikidea: Marta Ramírez Pérez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko Campuseko Zerbitzuen Ataleko OLko kudeaketaria (Informatika Zerbitzua).

–Epaimahaikide idazkaria: Joseba Monreal Goicoechea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informatika Zerbitzuko Erabiltzaileari Laguntzeko Ataleko OLko teknikaria (Informatika Zerbitzua), Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Idoia Ruiz de Escudero Fuentemilla, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Saileko Laborategiko Zerbitzuetako ofiziala, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2505153