2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Udal Plan Orokorraren aldaketa xehatua, Beuntzako 12. poligonoko 126. (zati batean), eta 56. eta 2. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkateak, Alkatetzaren 2025eko martxoaren 21eko 15/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Jose Angel Arpirotz Erbitik sustatutako Udal Plan Orokorraren aldaketa xehatua. Aldaketa horren helburua da 126. lurzatiaren iparraldean dagoen eraikinean obrak egitea, egungo kokapenari eutsiz, Atezko Udal Plan Orokorrean jasotako lerrokadurak kentzea, lurzati horri eta ondoko 2. lurzatiari eragiten dietenak, bai eta eraikin horren erabilera bereizgarria aldatzea ere, eta 56. lurzatian aurreikusitako erabilera gisa sartzea merkataritza jarduerari lotutako aparkalekuarena.
Helburua da Zurgiñenea La Vieja edo Bastartoi izeneko eraikinean hiru apartamentu turistiko eraikitzeko obrak egin ahal izatea, udal plan orokorrean jasotakoaren araberako merkataritza erabilerarekin, udal plan orokorrean aurreikusitako atzeraemangunerik egin gabe, jarduketa berritzekoa bada eta ez birgaitzekoa edo eraberritzekoa. Ondorioz, 126. lurzatiaren gainerakoari eta 2. lurzatiari eragiten dien lerrokadura ofiziala kentzea ere proposatzen da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Eritze Atetzen, 2025eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Mikel Jokin Martin Garijo.
Iragarkiaren kodea: L2504873