2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Herri-lurra den 6. poligonoko 96. lurzatia okupatzeko espedientea jendaurrean paratzea
Arantzako Udaleko osoko bilkurak, 2025eko martxoaren 28an egindako bilkura arruntean, jarraian idatzirik dagoen erabakia hartu du:
1.–Hasiera batez onestea 549,00 m² okupatzea Arantzako herri-lurra den 6. poligonoko 96 lurzatian, herriari zerbitzua emanen dion zuntz optikoaren kanalizazioak egiteko.
2.–Hasierako onespen akordioaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki taulan argitaratzea, espedientea 15 egun baliodunez jendaurrean paratuz, herritarrek eta/edo interesdunek legezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
3.–Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean, behin betikoa egitea hasiera batez onarturikoa eta espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari helaraztea, hala badagokio, Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren ebazpen bidez okupazioa baimendu dezan.
4.–Akordio hau Adamo Telecom Iberia SAUri jakinaraztea, bere ezaguera eta ondorioetarako.
Arantzan, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.
Iragarkiaren kodea: L2504916