2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1961., 1962., 1963., 1964., 1965., 1966., 1967., 1968. eta 1969. lurzatietan. Hasierako onespena
Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2025eko martxoaren 27an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, helburu duena portxeak jartzea Mutiloako Sadar zeharbideko 13.etik 21.era arteko etxebizitzetan (2. poligonoko 1961., 1962., 1963., 1964., 1965., 1966., 1967., 1968. eta 1969. lurzatiak), bat etorriz ezarrita dagoenarekin Udal Plan Orokorraren 01 aldaketan (Hirigintzako Araudi Orokorraren 29., 42. eta 77. artikuluak). Aldaketa hori behin betiko onetsi zen 2023ko otsailaren 28an, eta argitaratu zen 2023ko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean. Lurzatien jabeek sustatu dute aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Mutiloan, 2025eko martxoaren 31n.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2504928