2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Taxoareko SR2 sektoreko Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena
Arangurengo Gobernu Batzarra, 2025eko martxoaren 20an egindako ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zituen Taxoareko SR2 sektoreko Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Héctor Miguel Nagore Sorabillak sustatu ditu.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da akordio hau, eta, honekin batera, jarduketa-sistemak ukitutako erregistroko jabeentzako banakako jakinarazpena. Haiei hiru hilabeteko gehieneko epea ematen zaie konpentsazio batzordea eratzeko, eskritura publikoa emanez. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 162.4 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Eratzen den unetik aitzina, konpentsazio batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu.
Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:
–Berraztertzeko errekurtsoa, Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Mutiloan, 2025eko martxoaren 21ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2504431