2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Arakilgo Udalak, 2025eko martxoaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea, Arakilgo balorazio txostena berrikusteko proiektuari dagokionez.
Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko foru legea).
Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da, udal bulegoetan eta Udalaren web-orrian, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Arakilen, 2025eko martxoaren 25ean.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2504596