2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Alloko Udalak, 2025eko otsailaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Onartzen da María Begoña Fernández Alonsoren uko egitea; izan ere, uko egin dio lanaldi osoaren %25eko dedikazio partzialari, ezarri baitzen 2023ko uztailaren 5eko bilkura berezian (2023ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an). Fernándezi baja emanen zio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.
Bigarrena.–Sergio Díazek betetzen dituen eginkizuna eta karguak ordainduko dira lanaldi osoren %50eko dedikazio partzialean, eta, urtean, 24.900,00 euro gordineko esleipena. Díazi alta emanen zaio, eta, behar izanez gero, alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta Alloko Udalak hartuko du bere gain egoki diren enpresa-kuotak ordaintzea.
Hirugarrena.–Erabaki honek 2025eko martxoaren 1ean izanen ditu ondorioak.
Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Alloko Udalaren iragarki-taulan, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluari (lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak), eta aplikatuz lege-testu beraren 21.1.r) artikulua.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Allon, 2025eko martxoaren 20an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2504390