72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

652/2025 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegietako OLko laguntzaile izateko 2 lanpostu (B mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko apirilaren 15ean emandako 901/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegietako OLko laguntzaile izateko 2 lanpostu (B mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 93 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko maiatzaren 7an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2024ko ekainaren 7an emandako 1223/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegietako OLko laguntzaile izateko 2 lanpostu (B mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaproben deialdirako. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen, 2024ko ekainaren 20an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 4.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.

Era berean, deialdiaren 5.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Liburutegietako OLko laguntzaile izateko 2 lanpostu (B mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, zeina eranskin gisa atxiki baita.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2025eko apirilaren 28an, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 020. ikasgelan, Iruñeko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira beren nortasuna adierazitako agiriekin egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 5.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan. Halaber, interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka zilegi dutela aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2025eko martxoaren 27an.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.

I. ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN LIBURUTEGIETAKO OL-KO LAGUNTZAILE IZATEKO 2 LANPOSTU (B MAILAKOAK) BARNE IGOERAKO PROZEDURA MURRIZTUAN ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAN ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Onartuak:

GOÑI OIZ, INMACULADA

JIMÉNEZ GARCÍA, ELVIRA

LIBERAL SALINAS, MARIA JOSE

PEREZ FERNANDEZ, ELSA MARINA

SANCHEZ MOVELLAN, RAUL

URRIZA SAN MARTIN, LAURA

Baztertuak: inor ez.

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: Carmen Echeverría Arambillet, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Ángela Berasategui Ruiz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko Ikerketa Bildumen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Ana Pilar Amigot Zardoya, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko Liburutegiko Proiektuen zuzendariordea.

Ordezko epaimahaikidea: Ana Rosa Casimiro Iturri, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko Kontrol Bibliografikorako Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Cristina Seguí Santonja, Zaragozako Unibertsitateko Liburutegiko zuzendaria.

Ordezko epaimahaikidea: Ignacio Andollo Santamaría, Errioxako Unibertsitateko Liburutegiko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Francisco Javier Agüero González, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko Kontrol Bibliografikorako Ataleko Liburutegietako OLko laguntzailea.

Ordezko epaimahaikidea: Federico Soto Asurmendi, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Zerbitzuko Antzinako Funtsaren eta Bilduma Berezien Bulegoko arduraduna.

–Epaimahaikide idazkaria: Fernando Unzu Martínez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiko Zerbitzuko OLko laguntzailea, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Amalia Menéndez Fano, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiko Zerbitzuko Ikerketa Bildumen Ataleko Giza Zientzien Bulegoko arduraduna, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2504819