72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, hautaprobak eginez

Mankomunitateko buruaren martxoaren 24ko 3/2025 Ebazpenaren bidez, honako deialdi honen oinarriak onetsi dira: deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat hautaprobak eginez eta lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Mankomunitateko buruaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Buñuelen, 2025eko martxoaren 24an.–Mankomunitateko burua, Raquel Paz Aperte.

DEIALDIA, ADMINISTRARI-OFIZIALAREN LANPOSTU BAT LEKUALDATZE LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea administrari-ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa eta lanaldi osokoa, Mankomunitatearen bulegoetan jardun dezan; Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen plantilla organikoan 16 zenbakia du.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatzen dena Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko funtzionarioa izanen da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da, eta hartan alta emanen zaio.

1.3. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkien C mailako ordainsariak ditu lanpostuak, bai eta plantilla organikoan soldatarako ezarritako osagarriak ere.

1.4. Urteko lanaldia izanen da bulegoetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Mankomunitateak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5. Bete beharreko eginkizunak egokituko zaizkie deialdiaren kategoriari eta lanpostuaren mailari, eta, bertzeak bertze, aipamen hutsez eta bertzelakoak baztertu gabe, honako hauek izanen dira:

–Jendeari arreta ematea eta administrari-ofizialek bulegoetan betetzen dituzten eginkizun guztiak.

–Kontabilitate publikoa, eta idazkaritzari eta kontu-hartzailetzari laguntzea exekuzio lanetan.

–Administrari-ofizial bati dagozkion eginkizun guztiak, betearazpen lanak barne.

–Bere lanpostuarekin zerikusia duten bertzelako eginkizunak, Mankomunitateak agintzen dizkionak.

–Halaber, beharrezkoa bada, jarduketak eta gestioak eginen ditu Udalaren bulegoetatik kanpo.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Honako arau hauek beteko dira lekualdatze-lehiaketa honetan: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru lege horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua); aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta jarraian ematen diren oinarriak.

3.–Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

Deialdi honetako lanpostuak gero osatzen ahalko dira hutsik dauden lanpostuekin, halakorik baldin badago kalifikazio-epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda, puntuazio-ordenan, helarazten dion egunean.

4.–Baldintzak.

Indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, deialdi honetan parte hartu ahal izateko bete behar dira honako baldintza hauek, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapenaren egunetik adjudikatutako lanpostuaz jabetu arte:

a) Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile finkoa izatea (funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa), jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C mailan edo taldean egotea, sartzeko eskakizun gisa honako titulazio hauek zituen lanpostu batean: Batxilergoa, II. mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea den titulua.

Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoeran gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko adjudikazioa lorturik.

Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa aldatzea.

5.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen udal erregistroan aurkeztu beharko dira (Kale Nagusia 5, 31540 Buñuel, Nafarroa) 11:00etatik 14:00etara, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz, 15 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Halaber, parte hartzeko eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Udalaren egoitza elektronikoan dago (https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/info.20).

Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskabidea eta beharrezkoak diren gainerako agiriak aurkezteko, Erregistro Elektroniko Orokorrean artxiboak eransteko ezarrita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke. Eskabidea aurkezten bada 39/2015 Legean ezarritako bertze erregistroren batean, eta eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barnean, mercedes@serviciosocialbunuel.com helbide elektronikora igorriko da deialdian parte hartzeko eskabidea, eta adieraziko da zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hura ziurtatu aurretik. Eskabideak aurkeztuko dira jarraikiz deialdi honen I. eranskineko ereduari.

Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen muga-egunean.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

5.2. Eskabidearekin batera, aurkeztuko dira alegatzen diren merezimendu guztien frogagiri autentifikatuak (betiere deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera), salbu Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean egindako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

6.–Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila. Orobat, ohartaraziko du hurrengo bortz egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak lehiaketa bete gabe utzi dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta horiek ebatzirik, Mankomunitateko buruak onartuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

7.–Epaimahaiko kideak.

Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:

1.–Epaimahaiburua: Raquel Paz Aperte, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

–Ordezkoa: Inmaculada Concepción Ciriza Marco, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

2.–Epaimahaikide-idazkaria: Jesús Litago Zardoya, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

–Ordezkoa: Jesús Manuel Rosón Lete, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kontu-hartzailea.

3.–Epaimahaikidea: Brenda Luna Sánchez, Cortesko Udaleko administrari-ofiziala.

–Ordezkoa: Elena Duarte Badía, Cortesko Udaleko administrari-ofiziala.

Epaimahaia eratu beharko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bortz egunean.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako jasotako arrazoiren bat, kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi, deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea egoera horietako bat gertatzen denean.

8.–Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu, honako baremo honen arabera:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 30 puntu gehienez.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bertze merezimendu batzuk: 10 puntu gehienez.

Epaimahaiak II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu izangai bakoitzak aurreko bi atalei dagokienez alegatutako eta frogatutako merezimenduak.

Deialdiaren 5.b) oinarrian agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak agiri bidez alegatuko eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duenean, eta horretarako jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak erabiliko ditu. Salbuespen bakarra izanen dira Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean egindako zerbitzuen frogagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiakideek alegatutako eta frogatutako merezimenduez.

Lehiaketako elementu guztien balorazioa egin ondoren, epaimahaiak Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ediktu-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian argitaratuko ditu (esteka: https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/ba1c7f72-7cba-4118-ab0e-655c6c7598a1/).

Lehiatzaileek lortutako puntuazioak, eta bortz eguneko epea irekiko du balorazio horren inguruan eskubidez komeni zaiena alegatzeko.

Guztirako puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, administrazio publikoetan antzinatasun handiena dutenen alde eginen da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

9.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak, aurkezten diren erreklamazioak ebatzi ondotik, lehiakide guztiek eskuratutako behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ediktu-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian (esteka: https://serviciosocialbunuel.sedelectronica.es/transparency/ba1c7f72-7cba-4118-ab0e-655c6c7598a1/), eta izangaien zerrenda igorriko dio puntuazio-ordenan Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruari, bai eta espediente osoa ere. Mankomunitateko buruak behar den ebazpena emanen du, bidezkoa bada, deialdiko hasierako lanpostu kopurua handitzeari buruz.

Aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren, epaimahaiak proposamena eginen dio deialdia egin duen organoari, eskatzen den gutxieneko puntuazioa gainditu duten izangaiak izendatzeko, hain zuzen ere, deialdiko lanpostu kopurua betetzeko adina, barnean harturik aurreko paragrafoan aipatutako handitzearen ondoriozkoak, halakorik bada.

10.–Adjudikatzea eta lanpostuaz jabetzea.

Mankomunitateko buruak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak adjudikatuko dizkie lehiakideei, eta aginduko du adjudikazio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Adjudikazioa lortu duten lehiakideek adjudikazioari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, baldin eta deialdia egin duen organoak ebazpen horretan bertze data bat ezartzen ez badu jabetza hartzeko.

11.–Datuen babesa.

Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna. Tratamenduaren helburua da administrari-ofizialaren lanposturako lekualdatze-lehiaketaren deialdia kudeatzea eta izapidetzea.

Hona hemen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa dena).

Eman diren datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko 12/2007 Foru Legea eta Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Legez ezarritako kasuetan argitaratuko dira datuak, deialdian ezarritakoaren arabera, eta komunikatzen ahalko dira bat etorriz maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean xedatutakoarekin (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko Foru Legea).

Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, egoitza elektronikoaren bidez (datuak babesteari buruzko izapideak), edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@serviciosocialbunuel.com).

Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bertzela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, beronen oinarrien edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea), bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen eta epaimahaia izendatu duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

I. ERANSKINA.–ESKAERA EREDUA

Izena: ............................................................................................................................................., adinez nagusia, NAN zenbakia: ................................................. (edo balio bereko bertze agiriren bat); sorteguna: ..............(e)ko ......................................aren ..........(e)(a)n; sorterria: ..................................... (..........................................), nazionalitatea: ..............................................................; egungo bizitokia: .................................................. (.................................), kalea: ..............................................................., posta kodea: ............................, telefonoa: ......................................................... eta posta elektronikoa: .....................................................................................................

Honako hau adierazten dut:

Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko emandako epea bukatzen den egunean, Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean administrari-ofizialaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, zeina argitaratu baitzen .......... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun honetan: ...............(e)ko ..............................aren ..........(e)(a)n.

–Eransten dudala deialdian parte hartzeko eskatutako dokumentazioa.

–(Kasua bada) Desgaitasuna dudala eta, hortaz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita (bertze orri batean zehaztuko dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak).

–(Kasua bada) Desgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

–Eskabidearekin batera aurkezten dudala lehiaketaldirako merezimenduen fotokopia.

Horiek horrela, eskatzen dut eskabide hau onartzea eta, beraz, onartua izatea Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko administrari-ofizialaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko hautaprobetan.

Buñuelen, 2025eko ………………………(a)ren ……………(e)(a)n

(Sinadura)

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO BURUA.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Tratamenduaren arduraduna: Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Helburua: administrari-ofizialaren lanposturako lekualdatze-lehiaketaren deialdia kudeatzea eta izapidetzea. Eskubideak: datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta bertze eskubide batzuk ere, deialdiaren 11. oinarriko informazio gehigarrian azaldutakoarekin bat.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak (30 puntu gehienez).

1. Edozein administrazio publikotan deialdian eskatutako maila/talde bereko lanpostuetan egindako zerbitzuak, titulazio bera eskatu bada: 1,50 puntu urte bakoitzeko.

2. Edozein administrazio publikotan aurreko horiek ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,40 puntu urte bakoitzeko.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta bertze merezimendu batzuk (10 puntu gehienez).

1. Administrazio publikoek, erakundeek edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira ordu bakoitzeko edo kreditu akademikoaren baliokidea den ordu kopuru bakoitzeko (kreditu akademiko bat = 10 eskola-ordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

a) apartatua:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Deialdia argitaratu ondotik egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Bertze zerbitzu batzuekin aldi berean egindako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik handiena dutenak bakarrik baloratuko dira.

5. Langile funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari dagokionez, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Gehienez ere 30 puntu emanen dira a) atal honetan.

b) apartatua:

1. Baloratu beharreko prestakuntza-ekintzen ondoriozko eskola-orduen zatikiak ez dira ez puntuatuko, ez hainbanatuko.

2. Eskola orduetan iraupenik ez duten ziurtagiriak 1 ordu gisa baloratuko dira.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie; hau da, 120 ordurena.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da prestakuntza-jardueretan parte hartzea, baldin eta, erakunde antolatzaileari dagokionez baldintzak bete ez arren, Administrazioaren aginduz egin badira edo Administrazioak baliozkotu baditu. Azken horien artean berariaz sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko formakuntza-akordioen barruan antolatutakoak.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

6. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusi zuzena izanez gero baizik ez dira baloratuko.

7. Gehienez ere 10 puntu emanen dira b.1) apartatu honetan.

Iragarkiaren kodea: L2504436