2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALESBES
Akats zuzenketa, honako honen oinarrietan: deialdia, bete dadin administrariaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez
Alkatetzaren 2025eko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez, erabaki zen akats bat zuzentzea honako honen oinarrietan: deialdia, bete dadin administrariaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez, lan-kontratudun finkoaren araubidean, Alesbesko Udalaren zerbitzukoa. Argitaratu zen 2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 13an.
1. oinarrian, honako hau dioen lekuan:
Deialdi bat iragartzen da, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko administrari lanpostu bat, C mailakoa, Alesbesko Udalaren zerbitzura jardun dezan. Lanpostua udal honetako Zerbitzu Orokorrei atxikita dago, eta 8 zenbakia du plantilla organikoan.
Honela behar du:
Deialdi bat iragartzen da, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, Alesbesko Udalaren zerbitzura jardun dezan. Lanpostua udal honetako Zerbitzu Orokorrei atxikita dago, eta 8 zenbakia du plantilla organikoan. Hori hala da, plantilla organikoaren aldaketa baten arabera, zeina hasiera batez onetsi baitzen 2024ko abenduaren 19ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez (argitaratu zen 2025eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an). Plazak ditu administrazioko C mailari dagokion oinarrizko ordainsaria, %12ko mailako osagarria eta %16ko lanpostuko osagarria.
1. oinarrian, honako hau dioen lekuan:
"Izendapenak Alesbesko Udaleko funtzionario bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako (...)".
Honela behar du:
"Izendapenak Alesbesko Udaleko lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako (...)".
3.2. oinarrian, gaztelaniazko bertsioan, honako hau dioen lekuan:
"Los aspirantes con minusvalía deberán adjuntar a la instancia e participación, la acreditación de la condición de minusválido, expedida por el órgano competente. Asimismo, podrán solicitar las posibles adaptaciones de tiempos y medios para la realización de los ejercicios en que éstas sean necesarias, en cuyo caso deberán manifestarlo en la instancia y además expresar en hoja aparte la minusvalía que padecen y las adaptaciones solicitadas."
Honela behar du:
"Los aspirantes con discapacidad deberán adjuntar a la instancia e participación, la acreditación de la condición de discapacitado/a, expedida por el órgano competente. Asimismo, podrán solicitar las posibles adaptaciones de tiempos y medios para la realización de los ejercicios en que éstas sean necesarias, en cuyo caso deberán manifestarlo en la instancia y además expresar en hoja aparte la discapacidad que tienen y las adaptaciones solicitadas."
4. oinarrian, honako hau dioen lekuan:
"Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, zehazki, azken eguneko 13:30ak arte. Baldin epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da."
Honela behar du:
"Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Baldin epearen azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da."
6. oinarrian, honako hau dioen lekuan:
Kalifikazio-epaimahaiaren osaera zuzendu egiten da, eta honela geldituko da:
–Epaimahaiburua: M. Carmen Segura Moreno, Alesbesko alkatea. Ordezkoa: izendatu beharrekoa.
–Epaimahaikidea: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutakoa. Ordezkoa: izendatu beharrekoa.
–Epaimahaikidea: Anabel Sánchez Hernández, Alesbesko Udaleko administrari-ofiziala. Ordezkoa: izendatu beharrekoa.
–Epaimahaikidea: Josué Soret Sánchez, Alesbesko Udaleko langileen ordezkaria. Ordezkoa: izendatu beharrekoa.
–Epaimahaikide idazkaria: Alesbesko Udaleko idazkaria, edo hura legez ordezten duena. Ordezkoa: izendatu beharrekoa.
7. oinarrian, honako hau dioen lekuan:
"7.2.1. Esperientzia (10 puntu gehienez).
2. Enpresa pribatuetan emandako zerbitzuak, administrari-ofizialaren edo administrari laguntzailearen lanpostuan: 1 puntu urteko."
Honela behar du:
"7.2.1. Esperientzia (10 puntu gehienez).
2. Enpresa pribatuetan edo administrazio publikoetan emandako zerbitzuak, administrari-ofizialaren edo administrari laguntzailearen lanpostuan: 1 puntu urteko."
9. oinarrian, a) eta b) letretan, kendu egin behar da "konpultsatua" hitza.
Horrenbestez, luzatzen da eskaerak aurkezteko epea, deialdiaren 4. apartatuan agertzen dena, eta hauxe izanen da epe berria: 15 egun natural, zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Alesbesen, 2025eko martxoaren 24an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2504443