2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, gazteriako teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Gai-zerrendaren aldaketa
Alkatetzak 940/2025 Ebazpena eman zuen honako deialdi honi buruz: deialdia, gazteriako teknikariaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, Eguesibarko Udalaren zerbitzura aritzeko (deialdia argitaratu zen 2025eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an). 2025eko martxoaren 26an honako erabaki hau hartu zen:
ERABAKIA:
1. Baiestea Edurne Ipiña Martínezek aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa (2025eko martxoaren 21ean erregistratu zen), gazteriako teknikariaren lanpostua betetzeko deialdiaren I. eranskinean onetsitako gai-zerrendaren aurkakoa.
2. Onestea deialdia arautuko duen I. eranskina – Gai-zerrenda berria, aurretik argitaratutakoaren ordez, bat etorriz ebazpen honen I. eranskinarekin.
3. Berriz hastea deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea, 30 egun naturalekoa izanen dena, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2025eko martxoaren 26an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
I. ERANSKINA
1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: atariko titulua. I. titulua: oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.
2. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.
3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak.
4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.
5. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko arartekoaren uztailaren 3ko 4/2000 Foru Legea.
6. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua. Prozeduran interesdun direnak.
7. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa. II. Titulua. Administrazio Publikoen jarduna. III. titulua. Administrazio egintzak.
8. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa. IV. titulua. Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak. V. titulua. Egintzak bide administratiboan berraztertzea. VI. titulua. Legegintza-ekimena eta erregelamenduak egiteko ahala.
9. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. I. titulua: xedapen orokorrak. II. titulua. Udalerria.
10. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. III. titulua: administrazioen arteko harremanak.
11. gaia.–18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoa.
12. gaia.–Eguesibarko Udalaren Euskararen udal ordenantza.
13. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
14. gaia.–2016/679 Erregelamendua (EB), pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazioari dagokienez.
15. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Xedapen orokorrak eta dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzak itzultzea.
16. gaia.–12/2019 Foru Legea, martxoaren 22koa, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzkoa.
17. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua.
18. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: I. titulua. Xedapen orokorrak. II. titulua. Gardentasuna. III. titulua. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.
19. gaia.–5/2018 Foru Legea. IV. titulua. Interes taldeak. V. titulua. Zehapen araubidea. VI. titulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
20. gaia.–11/2011 Foru Legea, apirilaren 1ekoa, Gazteriari buruzkoa.
21. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.
22. gaia.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.
23. gaia–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua. Berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. II. titulua. Berdintasunaren aldeko politika publikoak. III. titulua. Berdintasuna eta komunikabideak.
24. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioa.
25. gaia.–6/1990 Foru Legea. II. titulua. Administrazioen arteko harremanak. III. titulua. Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarren partaidetza eta informazioa.
26. gaia.–6/1990 Foru Legea. IV. titulua. Toki-erakundeen ondasunak. V. titulua. Jarduerak, zerbitzuak eta obrak. VI. titulua. Kontratazioa. VII. titulua. Nafarroako toki-erakundeen zerbitzuko langileak.
27. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua. Xedapen orokorrak.
28. gaia.–2/2018 Foru Legea. II. titulua. Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.
29. gaia.–2/2018 Foru Legea. III. titulua. Administrazio Publikoen kontratuen araubide juridikoa.
30. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua. Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak.
31. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. II. titulua. Udal zergak.
32. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. III. titulua. Aurrekontua eta gastu publikoa.
33. gaia.–Eguesibarko Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra.
34. gaia.–Gazteriaren Udal Politikak Nafarroan. Tokiko baliabideen egoera aztertzea.
35. gaia.–Eguesibarko gazteriaren diagnostikoa. Udalerriko baliabideak.
36. gaia.–Eguesibarko gazteriaren diagnostikoa. Gazteen eskariak. Helduen pertzepzioa.
37. gaia.–Eguesibarko Gazteriaren Plan Estrategikoa. Planaren ardatzak, helburuak eta ekintzak. Plana garatzeko egiturak.
38. gaia.–Eguesibarko Gazteriaren Plan Estrategikoa. Plana komunikatzea. Planaren ebaluazioa.
39. gaia.–Eguesibarko Udalaren Gazte Programa.
40. gaia.–Gazteekiko elkarrizketa. Gida teorikoa eta praktikoa.
41. gaia.–Injuve (Espainiako Gazteriaren Institutua). 2022-2024ko Gazteriako Ekintza Plana.
42. gaia.–Injuve (Espainiako Gazteriaren Institutua). Gazteriaren Estrategia 2030.
43. gaia.–2024-2025 ikasturterako Nafarroako gazteentzako informazioa emateko berriemaileen programa.
44. gaia.–Injuve (Espainiako Gazteriaren Institutua). Interneteko gorroto-diskurtsoaren aurkako gida.
45. gaia.–Injuve (Espainiako Gazteriaren Institutua). Genero-indarkeria gazteen artean: sarrera kontzeptuala.
46. gaia.–Injuve (Espainiako Gazteriaren Institutua). Genero-indarkeria gazteen artean. Genero indarkeriaren betikotzea.
47. gaia.–Injuve (Espainiako Gazteriaren Institutua). Genero-indarkeria gazteen artean. Genero-indarkeria gizarte-arazo gisa aitortzea.
48. gaia.–Injuve (Espainiako Gazteriaren Institutua). Genero-indarkeria gazteen artean. Genero-indarkeriari buruzko araudia eta legeria munduan, Europan eta Espainian.
49. gaia.–Injuve (Espainiako Gazteriaren Institutua). Genero-indarkeria gazteen artean. Genero indarkeriaren prebentzioa.
50. gaia.–Injuve (Espainiako Gazteriaren Institutua). Genero-indarkeria gazteen artean. Jokabidearen teoria esplikatzaileak, sexuaren arabera bereizita.
51. gaia.–Uztailaren 11ko 189/2022 Foru Agindua. Tokiko Gazte Politika Koordinatzeko Batzordea.
52. gaia.–Gazteen parte-hartzearen koadernoa. Nafarroako Gobernua.
53. gaia.–Gazteen Informazioari buruzko Europako Gutuna. Nafarroako Gobernua.
54. gaia.–Gazteen asoziazionismoa. Bidaia bat gazte-elkarteen eraketan eta kudeaketan zehar.
55. gaia.–109/2005 Foru Dekretua, abuztuaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitateko Arreta Goiztiarreko Sarea sortzen eta arautzen duena.
56. gaia.–Gazte informazioaren bidez indarkeriazko estremismoa prebenitzeko eskuliburua. 2. atala. Aniztasuna eta bizikidetza.
57. gaia.–5E/2023 Foru Agindua, irailaren 18koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Gazteriaren Erakunde arteko Kontseilua sortzen eta arautzen duena.
58. gaia.–Haurren eta nerabeen partaidetzarako organoak toki-mailan diseinatzeko gida. 59. gaia. 116/2012 Foru Agindua, martxoaren 27koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako Gazteriaren Behatokia sortu eta arautzen duena.
60. gaia.–242/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituena.
Iragarkiaren kodea: L2504598