72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko plantillako familia-langileen lanpostu huts bat (D maila)

Alkatetzaren martxoaren 25eko 981/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat eta haren oinarriak onetsi ziren lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko plantillako familia-langileen lanpostu huts bat (D maila).

Deialdia eginen da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta honako oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

I. ERANSKINA.–OINARRIAK

1.–Xedea eta aplikatzekoa den araudia.

Deialdi honen xedea da, lekualdatze-lehiaketa bidez, familia-langilearen lanpostu huts bat betetzea, 0514D10802 kodea duena plantilla organikoan, Tuterako Udalaren zerbitzuan aritzeko.

Lekualdatze-lehiaketa ondoko arauetan xedaturikoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua, eta deialdiaren oinarriak.

2.–Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuak gero osatzen ahalko dira hutsik dauden lanpostuekin, halakorik baldin badago kalifikazio-epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda, puntuazio-ordenan, helarazten dion egunean.

2.2. Lehiaketa honetan beteko den lanpostua hau izanen da: deialdian bertan hasieratik eskainia eta, hala badagokio, aurreko paragrafoak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, baita lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Dena den, izangaiek lekualdatze-lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak ez dira eskainiko baldin bete beharrekoak ez badira, dela "iraungitzeko" lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek benetan betetzen ez dituztelako.

3.–Betebeharrak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, jarraian ageri diren baldintzak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Tuterako Udaleko edo haren menpeko erakunde eta entitateetako langile finkoa izatea, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) D mailan edo taldean sartuta egotea, maila horretako lanpostuaren titularra izateagatik.

c) Familia-langile lanpostu baterako izendatu izana.

3.2. Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute, deialdian eskatutako betebeharrak betetzen badituzte, plaza-erreserbarik gabeko borondatezko eszedentzian dauden langileek edota nahitaezko eszedentzian daudenek.

Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian egonda lehiaketan lanpostua hautatzen dutenak berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan, eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 30. artikuluan ezarritako lehentasun-ordenari jarraituko zaio hautapenean.

3.3. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko parte hartu aurretik lehiatzaileek zuten araubide juridikoa aldatzea. Gainera, lehiatzaileek eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berean jarraituko dute.

4.–Ordainsariak.

Lekualdatzen diren langileek jasoko dituzte indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak eta Udalaren plantilla organikoan ezarritakoak.

5.–Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak modu telematikoan aurkeztu beharko dira, Tuterako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" deritzon atalean, deialdiaren aipamenean sartuta.

5.2. Eskabideek bat etorri behar dute dagokien ereduarekin; eredu hori egonen da deialdiaren aipamenean, sede.tudela.es egoitzan, "Trámites destacados-Empleo Público" atalean. Eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintza guztiak.

5.3. Eskabidearekin batera, deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak aurkeztu beharko dira, salbu eta administrazio publikoetan emandako zerbitzuenak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Izangaiek merezimenduak alegatu eta frogatu beharko dituzte, behar bezala ordenatuak, baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

5.4. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da epea. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

6.–Onartuen behin-behineko zerrenda eta erreklamazioak.

6.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Alkatetzaren ebazpen baten bidez onetsiko da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko da, eta ohartaraziko da hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

6.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Alkatetzak ebazpen bat emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

6.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

6.4. Erreklamazioak egiteko epea amaituta eta horiek ebatzirik, Alkatetzak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadila aginduko du.

7.–Epaimahaiko kideak.

7.1. Honako hauek izanen dira lehiaketaren kalifikazio-epaimahaiko kideak:

Epaimahaiburua: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Laura Casanova Sainz-Aja, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Ángel Luis Antón Agramonte, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Victoria Chueca Galarza, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Epaimahaikide idazkaria: Miriam Mendoza Jiménez, Tuterako Udaleko Giza Baliabideetako goi mailako teknikaria.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Ana Carmen Gárate Martínez, Tuterako Udaleko Giza Baliabideetako erdi mailako teknikaria.

7.2. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

7.4. Baldin gertatzen bada administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako jasotako arrazoiren bat, kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta hori jakinarazi, deialdia egin duen organoari. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea egoera horietako bat gertatzen denean.

7.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak biltzen ahal ditu lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikorako. Aholkulari horiek beren espezialitatean baizik ez dira ariko, eta horretan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.–Merezimenduen kalifikazioa.

Epaimahaiak izangaien merezimenduak baloratuko ditu, honako baremo honen arabera:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 30 puntu gehienez.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bertze merezimendu batzuk: 10 puntu gehienez.

Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak alegatu eta frogatu diren merezimenduak.

Deialdiaren 5.3 oinarrian xedatutakoarekin bat, merezimendu guztiak agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Salbuespen bakarra administrazio publikoetan egindako zerbitzuak izanen dira, organo dei-egileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio horren frogagiriak.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

Lehiakideek guztira lortzen dituzten puntuazioetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdinketak hautsi gabe jarraitzen badu, lehiatzaile zaharrenaren alde eginez ebatziko da.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Tuterako Udalaren iragarki-taulan parte-hartzaileek lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

9.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.

Behin aurkeztutako erreklamazioak ebatzita, kalifikazio-epaimahaiak parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak emanen ditu argitara Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es), "Trámites destacados-Empleo Público" deritzon atalean, deialdi honen aipamenean, eta alkate udalburuari igorriko dio lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, espediente osoarekin batera, behar den ebazpena eman dezan hasieran deitutako lanpostuen kopurua handitzeari dagokionez.

10.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

10.1. Lehiakideek lorturiko puntuazioaren arabera hautatzen ahalko dituzte lanpostu hutsak, alkateak hartarako deituko duen ekitaldian.

Idazki baten bidez eginen da lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia. Idazkia Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (sede.tudela.es) argitaratuko da, "Trámites destacados-Empleo Público" deritzon atalean, deialdiaren aipamenean.

10.2. Behar bezala arrazoituriko ezinbestekoetan salbu, lanpostua hautatzen ez duten lehiatzaileek eskubide guztiak galduko dituzte lehiaketaren xedeko lanpostu hutsak betetzeko.

11.–Adjudikatzea eta lanpostuaz jabetzea.

11.1. Alkatetzaren ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko zaizkie lehiatzaileei, eta aginduko du esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

11.2. Lehiakideek adjudikazioari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta organo deitzaileak, ebazpen horretan, ez duen data jakin bat ezartzen jabetza hartzeko.

12.–Aurkeztutako dokumentazioa.

12.1. Izangaiek, baldin eta erreklamaziorik edo errekurtsorik paratzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratzen ahalko dituzte hala eskatu ondotik. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da. Epe hori hasiko da adjudikazioaren ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera.

12.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari, eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

12.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkezten baldin bada, aurkeztutako agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak berreskuratzen ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

13.–Datu pertsonalak babestea.

Tuterako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.

Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena, eta interesdunak eskabidea aurkeztean emaniko adostasuna.

Datuak gordeko diren denbora: datuak edukiko dira aipatutako helburua betetzeko behar den denboran, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bertzalde, Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak bete beharko dira.

Datuen hartzaileak: datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legedia betez, eta Udalaren webgunean eta iragarki-taulan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: jakinarazten dizugu badituzula datuetara irispidea izateko eskubidea, datu horiek zuzentzeko eskubidea, zuzenak ez badira, eta datuak ezerezteko eskubidea, bai eta beste eskubide batzuk ere. Horiek erabiltzeko, Erregistro Orokorrera jo beharko duzu (Plaza Vieja 1, 31500 Tutera), edo egoitza elektronikora (sede.tudela.es). Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza-elektroniko honetara: www.agpd.es.

14.–Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien aurka edo berau aplikatzeko egintzen aurka, aukeran, ondorengo errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka aurkez daiteke gora jotzeko errekurtsoa, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

a) Administrazio publikoetan familia-langilearen lanpostuetan (D maila edo taldea) egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen da urte bakoitzeko.

b) Administrazio publikoetan bestelako lanpostuetan egindako zerbitzuak baloratzeko, 0,50 puntu emanen da urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

3. Gehienez 30 puntu emanen dira a) apartatu honetan.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu, kontatuko dira egoera horietan sartu aitzin zuen lanpostuan egindako zerbitzuak bezala.

B) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, puntuazio berarekin baloratuko da Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea. Horien artean berariaz sartzen dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean antolatuak.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitateaz kanpokoak.

2. Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifikoak edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 2 puntu gehienez. Kalifikazio epaimahaiak baloratuko du, kontuan hartuta lana edo jarduera bakarrik edo taldeka egin den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa den ere.

3. Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea edo horrelakoak antolatzea: puntu 1 gehienez ere; kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak, haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) apartatu guztirako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak baloratuko dira soilik baldin deialdiko lanpostuarekin zerikusia badute.

2. Gehienez 10 puntu emanen dira b) apartatu honetan.

Tuteran, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2504879