72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, bete dadin Biolineko eta Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostua, B maila/taldearekin parekatua

Tuterako Udalak, Alkatetzaren martxoaren 10eko 968/2025 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen.

Deialdia, izangaien bi zerrenda eratzeko, bete dadin Biolineko eta Musika Hizkuntzako irakaslearen lanpostua, B maila/taldearekin parekatua. Zerrenda bat izanen da prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdi honen oinarriak eskura daitezke Tuterako Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (sede.tudela.es), "Izapide nabarmenduak - Enplegu publikoa" atalean, eta "Argitalpen ofizialak" atalean, lan publikoaren eskaintzaren taulan.

Tuteran, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2504837