72. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Akats zuzenketa, deialdi honen iragarkian: Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa bidez, zuzendariaren eta gizarte-langilearen lanpostuak betetzeko, lan-kontratu finkodunen araubidekoak eta destinoa Martzillako San Bartolomé egoitzan dutenak

Akats zuzenketa 2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13an, argitaratutako iragarkian.

Ikusi da Giza Baliabideetako teknikariaren 2024ko urriaren 15eko txostena, eta ikusi da, orobat, espedientean dagoen dokumentazio guztia. Horiek horrela, eta ikusirik akatsa dagoela Martzillako San Bartolomé egoitzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdiaren izenburuan,

EBATZI DUT:

1.–Izenburua zuzentzea, honela:

Honela dioen tokian:

"Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa bidez, zuzendariaren eta gizarte-langilearen lanpostuak betetzeko, lan-kontratu finkodunen araubidekoak eta destinoa Martzillako San Bartolomé egoitzan dutenak".

Honela behar du:

"Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio-lehiaketa bidez, zuzendariaren lanpostua betetzeko Martzillako San Bartolomé egoitzan".

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Martzillako Udalaren web-orrian (www.marcilla.es) argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Martzillan, 2025eko martxoaren 30ean.–Alkate udalburua, Mª. Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2504918